Amstrad CPC 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadaren hasieran Amstrad etxeak ekoiztutako 8 bitetako ordenagailu pertsonala izan zen. CPC hizkiek ("Color Personal Computer") koloredun ordenagailu pertsonala zela iragartzen zuten, halera fosforo koloreko patantaila zuen CPCa (GT65/66) nahiz koloredun pantaila estandarra (CTM640) ere erosteko aukera eskaintzen zen.

Amstrad CPC
home computer (en) Itzuli eta microcomputer (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAmstrad
Historia
Sorrera1984
Produkzioa1984 - 1990
Ezaugarriak
CPUZilog Z80 (en) Itzuli
Sistema eragileaAMSDOS (en) Itzuli eta CP/M (en) Itzuli

Lehenbiziko makina zen CPC 464 modeloa 1984ean aurkeztu zen. Commodore 64 eta Sinclair ZX Spectrum ordenagailuen lehiakide zuzena izateko diseinatua izan zen. CPC sailak arrakasta handia izan zuen, makina hau merkatuan egon zen denboraldi osoan 3 milioi ordenagailutik gora saldu zirelarik.

Kanpoaldetik ikusita Amstrad makinaren ezaugarri nagusia izkina zorrotz eta itxura laukizuzeneko bere kontsola (teklatua) beltz matea zen (bertan kasete zinta (Amstrad CPC 464) edo diskete-unitatea (Amstrad CPC 664 eta Amstrad CPC 6128) sarturik zihoalarik, tekla bereziak koloreztatuak zituen eta bere energi iturri bakarra ordenagailuaren pantailara zihoana zen. Aukerako telebista pantailarako bihurgailua erabiltzeko aukera ere bazegoen.

Irudtegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu