Amstrad
Amstrad aparatu elektronikoak egiten dituen fabrikatzaile bat da, bere oinarri-basea Brentwooden, (Essex, Ingalaterra) duena. Hau 1968. urtean sortu zen Alan Michael Sugar enpresaburu famatuaren eskutik Erresuma Batuan. Ordenagailu fabrikatzaile honen izena Alan Michael Sugar Trading-en laburtzapen bat da.Londresko burtsan 1980. urtean sartu zen. Eta 80ko hamarkadaren bukaerarako, Amstradek[1] dagoeneko Europa osoko ordenagailu merkatuaren %25a kontrolatzen zuen. 2006. urtetik aurrera Amstraden ekoizpen nagusia elkarreginezko hartzaileak izan dira.
Amstrad | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | elektronika |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Amsoft (en) |
Ekoizpena | Amstrad CPC 464, Amstrad CPC 6128, Amstrad GX4000, Amstrad CPC 664 (en) , Amstrad PCW (en) , Amstrad NC100 (en) , Amstrad Mega PC (en) , Sinclair ZX Spectrum +2 (en) , Sinclair ZX Spectrum +2A (en) , Sinclair ZX Spectrum +3 (en) , Q9130619 , Q9130707 , Q9131138 , SPJ-1 (en) eta Amstrad FD-1 (en) |
Agintea | |
Zuzendaria | Alan Sugar |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | private company limited by shares (en) |
Jabea | Comcast |
Zeren jabe | Amsoft (en) |
Historia | |
Sorrera | 1968 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 2008 |
webgune ofiziala |
1980ko hamarkadan Sinclair eta Commodore ordenagailu ekoizleekin lehia bizia izan zuen.
Historia
aldatuAmstrad 1968. urtean sortu zen gaur egungo presidentearen eskutik, Alan Sugar hain zuzen ere. Honela, kontsumo-merkatuan sartzea lortu zuen, 70.hamarkadan Hi-Fi eta kasete merkeen segmentuan liderra izanik. Prezio baxu hauek platinazko karkasak plastikoarekin ekoitziz lortzen ziren, eta horrela, konpetentziak baino lan-kostu txikiagoak zituzten (hau hutsa sortzen zuten prozesuak jarraituz lortzen zela esan beharra dago). Bestalde, Amstrad soinuzko anplifikadore eta sintonizatzaileen merkatura hedatu izan da.