Biznaga

Ammi visnaga» orritik birbideratua)

Biznaga (Ammi visnaga) Apiaceae familiako landarea da,[1] Europan, Asian eta iparraldeko Afrikan jatorria duena.

Biznaga
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
LeinuaApieae
GeneroaAmmi
Espeziea Ammi visnaga

Deskribapena aldatu

Urteroko landare bat da, 80 cm arteko altueratun zurtoinak ateratzen dituen. Azpialdetik ateratzen diren hostoek 20 cm-ko luzera hartzen dute. Zurtoinaren puntan lore txikiz osaturiko infloreszentzia ateratzen du, aterkin itxura hartzen duena.

Fruitua txikia da, 3 mm ingurukoa, arrautzaren itxurakoa eta ile pixkat du.[2]

Erabilera aldatu

Giltzurruneko harriak tratatzeko biznagaren fruituez egindako infusioa erabili izan zen Antzinako Egipton.

Gaur egun bularreko angina tratatzeko ere erabiltzen da[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (xls) BSBI List 2007. Botanical Society of Britain and Ireland.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Ingelesez) Waltenberger, Birgit; Mocan, Andrei; Šmejkal, Karel; Heiss, Elke H.; Atanasov, Atanas G.. (2016-06). «Natural Products to Counteract the Epidemic of Cardiovascular and Metabolic Disorders» Molecules 21 (6): 807.  doi:10.3390/molecules21060807. ISSN 1420-3049. (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).

Kanpo estekak aldatu