Amina Hussein

kazetari eta itzultzailea kurdua

Amina Hussein (Qamishli, Rojava, 1986) kazetari eta itzultzaile kurdua da.[1]

Amina Hussein
Bizitza
JaiotzaQamishli (en) Itzuli, 1988 (35/36 urte)
HerrialdeaRojava
 Espainia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakkurduera
arabiera
katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta itzultzailea

Twitter: aminahekmet Instagram: aminahekmet Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Siriako hego-ekialdean dagoen Qamixli hiri kurdu-siriarrean jaio zen, baina kazetari gisa Bartzelonan trebatu zen. Bere herrialdean unibertsitatera joateko ezintasunaren aurrean, Bartzelonan finkatu zen 2006an errefuxiatu politiko gisa. 11 urteren ondoren, 2017an Kazetaritzan lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Kazetari ibilbidea

aldatu

Kataluniako hainbat hedabidetan eta Kurdistangoetan lan egin du.[2] 2017an, Carles Puigdemont presidentea elkarrizketatu zuen Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumaren bezperan. Pikara Magazine aldizkari feministan ere zenbait ekarpen egin izan ditu.[3]

Herri kurduaren askatasunaren eta subiranotasunaren defendatzailea da,[4] eta ahots kritikoa da errefuxiatuen krisian dauden Europako politikekin.[5]

Tarteka Kurdistanera itzultzen da Amina Hussein, hango istorioak jaso eta zabaltzeko. Bartzelonan bizi da, eta etxetik kilometro askora egon arren, herria eta familia beti presente ditu. Hitzaldi, hedabide eta sare sozialen bidez, Estatu Islamikoak (EI) hango herritarrei eta batez ere emakume kurdu-yazidiei egiten dieten jazarpena salatzen du.[6][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. «La periodista Amina Hussein denuncia el abandono del pueblo kurdo» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2019-12-24 (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. «Amina Hussein, los ojos que nos hacen ver el horror de Rojava» lamarea.com 2019-12-09 (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. Hussein, Amina. «Amina Hussein, autora en pikara magazine» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. Ferrero, Javier F.. (2019-11-28). «Entrevista a Amina Hussein: «Se está haciendo una limpieza étnica contra el pueblo kurdo con la complicidad de Trump y la Unión Europea»» Contrainformación (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  5. (Katalanez) «Amina Hussein: “Si la comunitat internacional hagués actuat, no parlaríem de crims de guerra al Kurdistan”» Crític (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  6. «Rojava | La guerra silenciada» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  7. Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Amina Hussein explica el modelo de seguridad de Rojava» UAB Barcelona (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).

Kanpo estekak

aldatu