Amen.
Amen. 2002ko Costa-Gavras greziar-frantziar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta historia film bat da. Ulrich Tukur, Mathieu Kassovitz, Ion Caramitru eta Marcel Iureş aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Bigarren Mundu Gerran zehar Holokaustoaren berri izan eta isilik mantendu ziren horiek salatzen ditu, tartean Alemaniako Eliza Luteranoa nahiz Eliza Katolikoarena ere.
Argumentua
aldatuBi sistema: alde batetik, makinaria nazia, eta bestetik, Vatikano eta Aliatuen diplomazia. Sistema horien barnetik borrokatzen diren bi gizon: lehena Kurt Gerstein (Sebastian Koch), alemaniar kimikaria eta kontzentrazio-esparruak Zyklon B gasez hornitzeko arduraduna den SSko kidea, baina hori ez da nazien krimenak aliatuei, nahiz Aita santuari eta berau kide den Alemaniako Elizako apaizeei aitortu eta salatzeko oztopo izango; bigarrena, Ricardo Fontana (Mathieu Kassovitz), jesuita gaztea, basakeri hari aurre egin eta beren biziarekin ordaindu zuten elizgizonen ordezkaria. Kurt Gersteinek zer gertatzen zen bazekien eta mundu osoak jakitea ere nahi izan zuen.
Aktoreak
aldatu- Ulrich Mühe: Doktorea
- Sebastian Koch: Rudolf Höss
- Ulrich Tukur: Kurt Gerstein
- Mathieu Kassovitz: Riccardo Fontana
- Marcel Iureş: Pio XII.a Aita santua
- Michel Duchaussoy: Kardinala
- Ion Caramitru: Graaf Fontana
- Friedrich von Thun: Gersteinen aita
- Antje Schmidt: Gerstein andrea
- Hanns Zischler: Ernst-Robert Grawitz
- Erich Hallhuber: Von Rutta
- Angus MacInnes: Tittman
- Bernd Fischerauer: Von Galen artzapezpikua
- Pierre Franckh: Wehr artzaina, apaiz luteranoa
Kanpo estekak
aldatu- Amen. filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Amen. filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)