Amanita vaginata var. plumbea

Amanita vaginata var. plumbea Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Aldaera honek nominalaren antzeko balio gastronomikoa du. Asko eta tenperatura altuan egosi behar da bere toxikotasun hemolitikoa lurruntzeko.

Amanita vaginata var. plumbea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
EspezieaAmanita vaginata
Barietatea Amanita vaginata var. plumbea

Sinonimoak: Amanita plumbea, Amanitopsis vaginata.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Koniko-kanpai itxurakoa, likatsu samarra, gris-errauts kolorekoa, batzuetan tonu urdinxkekin; ertz sendoa eta luze ildaskatua; batzuetan bolbaren hondar lodi grisaxka kolorekoz partzialki estalita.

Orriak: Zuriak, sabeldunak, estu eta libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodietakoa. Luzea eta liraina, goialdera mehetua, zuri-hauskara, zorro itxurako zuri grisaxka koloreko bolbarekin.

Haragia: Zuria, hauskorra, zaporegabea eta usaingabea.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, Han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Plumbea epitetoa latinetik dator, berunaren kolorea esan nahi duen, "plumbeus" hitzetik. bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria baina kontuz.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Amanita vaginata nominalak kapela arre-grisaxka du (berun koloreko isla gabe), ertzeko ildaskak ez hain nabarmenak eta ez du errezelaren hondarrik izaten. Amanita lividopallescens (zuri-okre kolorekoa) eta Amanita umbrinolutea (gris-marroia) espezieen antza ere badu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udazkenera. Euria behar du. Hostozabalen basoetan batez ere.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Suitza, Suedia, Portugal.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 27 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Amanita vaginata var. plumbea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu