Amaia Yoldi

nafar gidoilaria eta zinema zuzendaria

Amaia Yoldi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1973ko apirilaren 13a) nafar gidoilari eta zinema zuzendaria da.

Amaia Yoldi
Bizitza
JaiotzaIruñea1973ko apirilaren 13a (51 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Escuela Internacional de Cine y Televisión (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria

Bizitza

aldatu

Iruñean jaio zen, 1973an. 22 urtez lan egonkor eta konbentzionala egin ondoren, istorioak asmatzera bideratu zuen bere burua.[1]Miguel Angel Vivasekin Gidoia ikasi zuen (2014), baita Madrilgo Zinematografia eta Ikus-entzunezko Komunikazio Eskolan ere, 2020an, eta Zinema eta Telebistaren Nazioarteko Eskolan, 2021ean. Oliver Laxe (2020) eta Isabel Coixetekin Nafarroako Filmando tailerretan Zuzendaritza ikasi zuen.[2]

Lan ibilbidea

aldatu

Eureka Programaren (Series Mania Institute) Autumn 2022 edizioan hautatu zuten, Europako beste hamabi gidoilarirekin HBO Max serie bat garatzeko.[2]

Telesailak garatzeko gidoilaria Federation Entertainment ekoiztetxean: XYZ eta Urrutia. 2022an drama generoko film luzearen gidoia idatzi zuen, Karesansui, nazioko eta nazioarteko hainbat tailerretan aukeratua. 2023an egin zen film hori, eta bera izan zen gidoilaria.[2][3][4]

Honako film laburrak zuzendu, idatzi eta koordinatu zituen: "Zenbat pisatzen du hartz zuri batek? " ("¿Cuánto pesa un oso polar? "), 2015ean.[5]"Untxi sitsak" ("Conejo polilla"), 2020an. Urte berean, beste film labur bat zuzendu zuen: "Y no queda ni los huesos", 2022an "Aviones", [6] 2024an, "Trukea ("Intercambio")".[4][7]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2023. RC service saria Madrilgo PNR Zinemaldiko pitch onenari, "Karesansui" film luzearen gidoilari gisa.[1]
  • 2020. NIFFko (Nafarroa) Workshop Contest-eko finalista, "Y no queda ni los huesos" film laburrarekin.[1]
  • 2013. Almuniako “Florián Rey” Elkarteko finalista gidoidun film laburren lehiaketan, "Zenbat pisatzen duen hartz polar batek[1]"("Cuánto pesa un oso polar") film laburragatik.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Amaia Yoldi. .
  2. a b c Glasses, Por Distribution with. «Amaia Yoldi» Distribution with Glasses.
  3. «Amaia Yoldi» Madrid Film Office.
  4. a b «Amaia Yoldi» www.plataformarampa.com.
  5. [://amaiayoldi.wixsite.com/cuantopesaunosopolar Cuánto cuesto pesa un oso polar, 2015. ].
  6. «Amaia Yoldi, Yoldi, Amaia» CIMA.
  7. Glasses, Por Distribution with. «Intercambio (The Exchange)» Distribution with Glasses.

Kanpo estekak

aldatu