Amable Liñán
(«Amable Liñán Martínez» orritik birbideratua)
Amable Liñán Martínez (Noceda de Cabrera, Castrillo de Cabrera, León, 1934ko azaroaren 27a) espainiar ingeniaria da. Aeronautika Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan bukatu zuen doktoregoa, eta bertako irakaslea da 1961az geroztik. 1993an Zientzia eta Teknika Ikerkuntzaren Asturiasko Printzea saria eman zioten. Nazioartean garrantzi handia duten ikerketak egin ditu, eta horretarako hainbat diru-laguntza jaso ditu Europako Espazio Agentziatik eta Ameriketako Estatu Batuetako Armadatik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.