Ama Agustindarren komentua (Monteano-Salazar jauregia)

eraikitako euskal ondare nabaria Artziniegan

Ama Agustindarren komentua, hasieran Monteano-Salazar jauregia, Arabako Artziniega herriko XVI. mendeko eraikina da. Errenazimendu eta barroko estiloaz eraikia, 1996tik euskal ondare nabaria gisa babestuta dago Artziniegako Hirigune Historikoaren barruan.[1]

Ama Agustindarren komentua (Monteano-Salazar jauregia)
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Arceniega - Convento de Nuestra Señora de los Remedios (Agustinas) 01.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArtziniega
Koordenatuak43°7′14″N 3°7′44″W
Ondarea
EJren ondarea3

HistoriaAldatu

Ruiz de Monteanok eta Ines Orive Salazarrek sortutako komentua plazaren eta Goiko kalearen artean dago, fundatzaileen dorrearen ondoan; dorre horretatik leiho batzuk geratu dira. XVI. mendean ere eliza altxatu zen. Komentua, azkenik, XVII. mendean altxatu zen.

DeskribapenaAldatu

"Harlandu oneko bao karratuak dira, moldura finekoak, eta barnealdean biko jarleku tipikoak ditu. Iparraldekoa nabarmentzen da, Monteanotarren armarria gorde duena. Alde honetan bertan elizaren fatxada nagusia aurkitzen dugu, XVI. mendekoa, eta ondoren komentua, XVII. mendearen bukaerakoa, leihoburuak dituzten leihoekin eta belarri txikiekin, sarrerako atea bezalaxe. Ataria erdi puntuko arku bati egokitzen zaizkion bi gorputzek osatzen dute; arkua dekorzioagatik da aipagarria. Baoaren alde banatan bi zutabe toskanar daude. Kapitelen gainean solairuaren eta erlaizaren euskarri den taulamenduaren zatiak daude. Goiko solairuan eta arku azpian, zulogune bat zabaltzen da, eta alde banatan bi armarri ditu: Monteanorena eta Orive Salazarrena. Komentuko eliza oinplano angeluzuzena eta burualde zuzena duen eraikina da, kapera nabearen eskuinaldean duena. Baoak angeluzuzenak dira, oinean barnealdean zabaldu den zulogunea izan ezik. Kristo Santuaren kapera, XVIII. mendekoa, azpimarragarria da. Oinplano karratua dauka, erdian lore apaingarridun ertz gangaz estalia, eta dekoratu gabeko eralitza".[2]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu