Alzateko jaun (abestia)

Alzateko jaun Xabier Lete oiartzuar abeslariaren kantua da. Xabier Lete izeneko haren lehen diskoan agertu zen. Abestia Altzateko Jaun-en kontu zaharra (jatorrizko edizioan La leyenda de Jaun de Alzate, 1922), Pío Barojaren eleberrian oinarrituta dago.[1][2]

Alzateko jaun (abestia)
Xabier Leteren kanta
Egilea(k)Xabier Lete
Argitaratze-data1974
IzenburuaAlzateko Jaun
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daXabier Lete (diskoa)
Bestelako lanak
MusikagileaXabier Lete
Argumentu nagusiaAltzateko jaun-en kontu zaharra

Xabier Lete izeneko albuma aldatu

 
Xabier Lete

1974an plazaratutako Xabier Lete izeneko albumean 5. abestia izan zen.[2] Euskal kantagintza modernoan eragin itzela izan zuen Xabier Leteren lehen disko hark. Ez Dok Amairu taldearen sortu zuteneko garaikoa da. Ez Dok Amairu taldean zegoen lankidetza-girotik sortu zen disko honetan Lourdes Iriondo, Antton Valverde eta Marian Arregiren parte hartzea zenbait kantutan. Lete poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin zuen. disko honetan Lizardiren bi olerki eta Etxepareren beste bat jaso zituen.

Diskoan hainbat abesti ezagun agertzen dira, esaterako hauek: Ni naiz (Hitzak eta doinua: Xabier Lete), Nafarroa, arragoa (Hitzak eta doinua: Xabier Lete), Izotz-ondoko eguzki (Hitzak: Xabier Lizardi-Doinua: Xabier Lete), Seaska kanta (Hitzak eta doinua: Xabier Lete; Lourdes Iriondoren ahotsarekin), Kontrapas (Hitzak: Bernart Etxepare-Doinua: Xabier Lete; Marian Arregiren akordeoilariaren laguntzaz).[2]

Hitzak aldatu

Barojaren liburuaren protagonista Erdi Aroko Altzateko Jauna da, familia onekoa eta borrokalaria da, Bidasoa inguruan bizi dena. Bere lagunekin batera ibaiaren inguruko paisaiak eta pertsonaiak, errealak zein mitikoak, jasotzen ditu eta, halaber, bere Euskal Herri ideala azaltzen du. Altzateko Jaunaren arabera, neurri handi batean kristautasunaren eraginez, herriaren nortasuna desegiten ari zen. Historia osoa fantasian eta irrealitatean murgiltzen da, nahiz eta askotan iritzi ironikoak eta, batzuetan, sarkastikoak azaldu.

Ideia horiek ondo azaltzen dira lehenengo hiru bertsoetan:[3]

  • Herriaren nortasuna desegiten ari zen:
Altzateko Jaun / hor zaude nonbait, / zure lurrera itzultzeko zai. / Gure izatearen  / testigu zuzena, / makurtu gabeko / zuhaitz lerdena, / desertuko haizeak / legortu ez zuen lorea, / itsasoaren kolorea / hor zaude zu!
  • Neurri handi batean kristautasunaren eraginez:
Hamasei salbe, / hamalau kredo, / erderaz entzunagatik, / bazenekizun / hori ez zela / sekulan guretzat egin. / Urrezko dukate / eta dirua / ez dira engainu txarrak, / alde batera / apartatzeko / lehengo sinismen zaharrak.
Merkatarien aldamenera, / amildegian, / goitik behera, /ohar gabean / eroriko gera, / baina guztiok / jakin dezagun / bidea nondik / dijoan. / Altzateko Jaun, / hor zaude zu!

Erreferentziak aldatu

  1. Aurkenerena, Joseba. (2019-09-29). «Altzateko Jaun» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  2. a b c «Xabier Lete» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  3. Lete, Xabier. (1974). «Alzateko jaun (hitzak)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu