Alloa
Alloa (Eskoziako gaeleraz: Allmhagh Mòr, eskozieraz: Allowae), Clackmannanshireko hiriburua da, 2011an 20.417 biztanle zituena.
Alloa Allmhagh Mòr Allowae | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Scottish council area | Clackmannanshire |
Posta kodea | FK10 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°06′56″N 3°47′28″W / 56.1155°N 3.7912°W |
![]() | |
Azalera | 9.1 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 20.730 (2016) 14.420 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2016) |
Dentsitatea | 2.278,02 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01259 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
alloa.gov.uk |
GeografiaAldatu
Fortheko fiordoaren barrenean dago iparraldeko ertzean, Ochil mendien oinean.
HistoriaAldatu
David II.a Eskoziakoari eginiko zerbitzuarengatik Sir Robert Erskinek lurralde hau eskuratu zuen 1368an eta bere ondorengoek gobernatu zuten bertan hurrengo mendeetan.
XVIII mendean Mareko kondearenak ziren inguruko meategiak eta honek Robert Bald injeniaria kontratatu zuen ur baliabideak hobetzeko. Ura erruz izatea lortu zenez garagardotegiak ireki ziren 1760an eta berehala Eskoziako garagardo ekoizle handienetakoa bihurtu zen.
XIX mendean ibaiko portu bat eraikiz en eta bertatik esportatzen ziren Europara Glasgowen ekoizturiko produktuak. Artilearekin ere lan egiten zen garai hartan eta beira lantegi bat ere ireki zen. Garagardotegioez gain hainbat ehisky distilategi ere martxan jarri ziren.
1822an hain handia eta garrantzitsua egin zen, ondoan dagoen Clackmannan-ek konderriko hiriburu izateari utzi eta Alloa bihurtu zela hiriburu berria. Gaur egun 20.000 biztanleko herria da eta Clackmannan-ek berak 3.500 ditu.