Alita: Battle Angel
Alita: Battle Angel 2019ko Robert Rodriguez estatubatuar zinema zuzendariaren ziberpunk akziozko film bat da. Yukito Kishiroren Gunnm edo Battle Angel Alita mangan oinarritzen da. Rosa Salazar, Christoph Waltz, Jennifer Connelly, Mahershala Ali, Ed Skrein, Jackie Earle Haley, eta Keean Johnson aktoreek antzeztu zuten.
2019ko otsailaren 14an estreinatu zen AEBko zinema aretoetan.[1]
ArgumentuaAldatu
Alita (Rosa Salazar) nor den gogoratu gabe esnatzen da ezagutzen ez duen etorkizun batean. Ido (Christoph Waltz) mediku gupidatsua abandonatutako ziborg estalki horren barruan emakume baten bihotza eta arima daudela konturatzen da, iragan nabarmeneko emakume gazte bat. Alita bere bizitza berrira eta Iron Cityko kale arriskutsuetara moldatzen den bitartean, Ido bere iraganetik babesten saiatuko da; Hugo (Keean Johnson) lagun berriak ostera oroitzapenak azaleratzen lagundu nahiko dio. Hiria gobernatzen duten indar hilkor eta ustelak Alitaren atzetik joaten hasten direnean, Alitak bere iraganari buruzko aztarna erabakigarri bat aurkitzen du: borroka-trebetasun berdingabeak dauzka, eta boterea daukatenek trebetasun hauek kontrolatu nahi dituzte. Bere eskuetatik kanpo geratu beharko da Alita, bere lagunak, familia, eta maitatzen ikasi duen mundua babesteko.
Testuinguruari dagokionean, filma K.o. 2563. urtean kokatzen da eta filmak berezko denbora-lerroa du, izan ere, 2263. urtean, Alita aurkitua izan baino hirurehun urte lehenago, "Erorialdia" deritzon gertakizuna jazotzen da, mundu-arteko gerra baten ondorioz. Filmean zehar ez da gertakizun horren inguruko xehetasun handirik ematen, baina jakina da RUM (Marteko Errepublika Batuak) eta Inperioaren (Lurra eta agian, beste hainbat mundu bere gain zituen erakundea) arteko gudua izan zela, bietan ere gizakiak eta ziborgak bizi zirela eta Inperioa garaile atera zela, Marte erabat suntsituta utziz eta baita Lurraren zati handiena ere. Alita RUMeko gerlari izandako ziborga da, horretaz oroitzapenik ia ez duen arren. Filmean ez da Alitaren iraganari buruzko xehetasun handirik ematen.
AktoreakAldatu
- Rosa Salazar: Alita
- Christoph Waltz: Dr. Dyson Ido
- Jennifer Connelly: Dr. Chiren
- Mahershala Ali: Vector
- Ed Skrein: Zapan
- Jackie Earle Haley: Grewishka
- Keean Johnson: Hugo
- Michelle Rodriguez: Gelda
- Eiza González: Nyssiana
- Lana Condor: Koyomi
- Jorge Lendeborg Jr.: Tanji
- Idara Victor: Gerhard erizaina
- Marko Zaror: Ajakutty
- Elle LaMont: Screwhead
- Leonard Wu: Kinuba
- Casper Van Dien: Amok
- Edward Norton: Nova
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)