Alice Coachman Davis (Albany, Georgia, AEB, 1923ko azaroaren 92014ko uztailaren 14) atleta estatubatuarra izan zen. Gorako jauzian espezializatu zen, eta Olinpiadetan urrezko domina bat irabazi zuen lehen emakume beltza izan zen.[1][2]

Alice Coachman

Bizitza
JaiotzaAlbany1923ko azaroaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaAlbany2014ko uztailaren 14a (90 urte)
Heriotza modua: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
HeziketaTuskegee University (en) Itzuli
Monroe Comprehensive High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua58 kilogramo
Altuera170 zentimetro

IAAF: 14557476 Olympic.org: alice-coachman Find a Grave: 132815462 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta hezkuntza aldatu

Fred eta Evelyn Coachmanen hamar seme-alabetatik bosgarrena izan zen. Haur eta gazte zela ezin izan zuen atletismoko entrenamendu-instalazioetara sartu, ezta antolatutako kiroletan parte hartu, bere azalaren koloreagatik.[3]

Neskato beltz bat, familia beltz batean, AEBetako hegoaldean, arraza bereizkeria bete-betean. Alice Coachman. Gustuko zuen korrika eta jauzi egitea; baina ez zioten uzten azpiegitura publikoak erabiltzen, beltza zelako.[1]

Entrenatzeko oztopoen zerrendari atleta femeninoa izatearena gehitu behar zitzaion, emakume kirolarien aurkako garai batean bizi izan baitzen. Eskura zeukan aukerak erabiliz entrenatu zen hala ere, lurrezko bide zikinetan arazorik gabe egiten baitzuen korrika ortozik, eta egurrekin eta oihalekin etxean egindako aparatuak erabili zituen jauzietan praktikatzeko. Eskolara joateaz gain, lan egiten zuen, kotoia eta fruta biltzen.[1][4]Coachman Monroeko eskolan ikasi zuen lehen hezkuntza. Han, Cora Bailey bosgarren mailako irakasleak eta Carrie Spry izebak animatu zuten, gurasoen erreserbak gorabehera. Madison High School institutuan sartuta 1938an orduan hasi zen Harry E. Lash-ekin entrenatzen atleta gisa zuen trebetasuna garatzeko. Urtebetean Tuskegee Institutuaren arreta irabazita zuen, Alabaman.[3]

1939an Tuskegee Prestakuntza Eskolan hasi zen, beka bat 16 urterekin jasota.[5][6] Bekaren ondorioz, ikasten eta entrenatzen ari zen bitartean lan egin behar izan zuen, eta horren barruan sartzen ziren kirol instalazioak garbitu, mantentzea eta uniformeak konpontzea.[7]

Coachman Tuskegee Institutuko jantzigintzan graduatu zen 1946an. Hurrengo urtean Albany State Collegen jarraitu zuen ikasten.[3][8] Landa-eremuko irakasle eta irakasle bihurtu zen.[8]

Atleta-ibilbidea aldatu

Tuskegee Prestakuntza Eskolara iritsi baino lehen, Coachmanek Atletismo Elkarte Amateurreko Emakumeen (Amateur Athletic Union, AAU) Txapelketa Nazionalean parte hartu zuen, eta ortozik zebilela gorako jauzian eskolako eta nazio mailako errekorrak hautsi zituen.[5] Ohiz kanpoko bere jauzi-estiloan jauzi zuzeneko teknika eta mendebaldeko biribilkiarena konbinatzen zituen.[9]

Coachmanek AAUko aire zabaleko gorako jauziko txapelketak menderatu zituen 1939tik 1948ra, hamar txapelketa nazional irabazi zituen segidan.[7] Jauzietan lortu zuenaz gain, 50 metroko lasterketan, 100 metroko lasterketan eta 400 metroko errelebu-taldean ere irabazi zuen nazio mailan ikasle gisa Tuskegee Institutuan zegoela. Gainera, denboraldi berean, hiru txapelketa irabazi zituen Tuskegeeko emakumezkoen saskibaloi-taldearekin.[3][9]

Atleta aparta izan arren, Coachmanek ezin izan zuen 1940ko eta 1944ko Joko Olinpikoetan lehiatu, bertan behera utzi baitzituzten Bigarren Mundu Gerraren ondorioz. Eric Williams kirolariaren iritziz, "Bertan behera utzitako Joko Olinpiko horietan lehiatu izan balitz, seguru asko garai guztietako emakumezko atletarik hoberena dela esango genuke orain".[10]

Munduko agertoki batean lehiatzeko lehen aukera 1948ko Joko Olinpikoetan izan zen, Londresen. AEBetako talde olinpikoarekin sailkatu zen 5 oin eta 4 hazbeteko jauzi batekin, 16 urte iraun zuen aurreko errekorra hazbeteko ¾-rekin hautsita.[4] 1948ko Udako Joko Olinpikoetako jauziaren finalean, Coachmanek 1,68 m gainditu zuen (5 oin 6 hazbete) lehen saiakeran. Bere lehiakide hurbilenak, Britainia Handiko Dorothy Tyler-ek, Coachmanen jauzia berdindu zuen, baina bigarren saiakeran bakarrik. Orduan Coachman zen atletismoan urrezko domina olinpiko bat irabazi zuen emakume estatubatuar bakarra. Charlote Cooperrek emakume baten lehen urrezko domina irabazi eta 48 urtera. Erresuma batuko George VI.a erregeak berak aurkeztu zuen Coachmanen domina.[1][11]

Olinpiaden ondoren Estatu Batuetara itzuli zenean, Coachman ospetsu bihurtu zen. Harry Truman presidentearekin eta Eleanor Roosevelt Lehen Dama ohiarekin bildu eta gero, Atlantatik Albanyrainoko desfileekin omendu zuten eta Count Basie-k antolatu zuen festa batekin.[12] 1952an, Coca-Cola konpainiak bozeramaile gisa sinatu zuenean, nazioarteko produktu bat abalatu zuen lehen emakume afroamerikarra bihurtu zen. Konpainia horrek publizitate-hesietan aurkeztu zuen Coachmanen irudia nabarmen, 1936ko txapeldun olinpiko Jesse Owens-ekin batera.[8][7] Jaioterrian, Coachman-en izena jarri zieten eskolari eta kale nagusi bati.

Helduaro aldatu

Coachmanek 24 urte zituela bukaera eman zion bere karrera atletikoari.[12] Bere bizitzako gainerako guztia hezkuntzari eskaini zion.[13]

Horrela, olinpiar Jokoetatik itzuli, eta atletismoa utzi zuen, oraindik gazte. Ikur bihurtu zen beltzentzat. Irakasle izan zen, entrenatzaile, beltzen eskubideen aldeko ekintzaile eta atleta gazteen eta erretiratuen babesle. «Jokoetara joan eta kale egin banu, ez litzateke inor egongo nire oinatzei jarraitzeko», esaten zuen, bere garaipenaren garrantziaren neurria emateko.[1]

Jaioterrian hil zen, 2014ko uztailaren 14an, arnas arazoak izan ondoren eta bihotzekoak jota. Bi seme-alaba izan zituen N. F. Davisekin ezkonduta. Bigarren senarra, Frank Davis, bera baino lehenago hil zen.[12]

Legatua aldatu

 
Alice Coachman eskola

Coachmanek aitorpena jaso du AEBtako afro-amerikarrentzako atea irekitzeagatik, beste hauen modura: Evelyn Ashford, Florence Griffith Joyner eta Jackie Joyner-Kersee. Hain zuzen, bere trebetasun olinpikoa erakutsi zuenetik hurrengo urteetan emakume beltzak izan dira AEBen talde olinpikoko kide gehienak. "Guztientzako atea ireki nuela uste dut", hausnartu zuen Alicek. "Pentsatu ala ez, eskerrak eman beharko litzaizkioke horrelako gauzak egin ahal izan zituen arraza beltzeko norbaiti".[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Goikoetxea, Jakes. (2021-07-25). «Alice Coachman. 1948. urtea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  2. (Ingelesez) «Alice Coachman Biography - Winner At Wembley, Great Olympic Athlete, Awards And Accomplishments, Further Information» sports.jrank.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  3. a b c d (Ingelesez) «Alice Coachman Biography - Winner At Wembley, Great Olympic Athlete, Awards And Accomplishments, Further Information» sports.jrank.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  4. a b «Alice Coachman - First African American Woman Gold Medallist - Great Olympic Heroes, Stories and Inspirational Sportsmen and Women» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  5. a b .. Olympics 30 - Great Olympic Stories. Archived from the original on 24 September 2015. Retrieved 2 August 2015. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Olympics30" defined multiple times with different content
  6. (Ingelesez) Editors, Biography com. «Alice Coachman» Biography (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  7. a b c d (Ingelesez) Alice Coachman. 2021-07-03 (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  8. a b c (Ingelesez) Essington, Amy. (2009-03-08). Alice Marie Coachman (1923-2014) •. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  9. a b (Ingelesez) «Alice Coachman | American athlete» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  10. Williams, Eric (2006-04-06). "The Greatest Black Female Athletes Of All-Time". BlackAthlete. Retrieved 2014-07-24.
  11. (Ingelesez) Coachman, Alice. «Why An African-American Sports Pioneer Remains Obscure» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  12. a b c (Ingelesez) Goldstein, Richard. (2014-07-15). «Alice Coachman, 90, Dies; First Black Woman to Win Olympic Gold» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  13. (Ingelesez) Barnes, Dana R. (2004). Notable sports figures. Gale Group ISBN 978-0-7876-6628-6. PMC 52347682. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).

Irakurketa gehigarria aldatu

  • "Alice Coachman, 1st Black Woman Gold Medalist, To Be Honored." Jet (July 29, 1996): 53.
  • Cummings, D. L. "An Inspirational Jump Into History." Daily News (February 9, 1997): 75.
  • Danzig, Allison. "83,000 At Olympics." New York Times (August 8, 1948): S1.
  • Deramus, Betty. "Living Legends." Essence (February, 1999): 93.
  • "Georgia's Top 100 Athletes of the 1900s." Atlanta Journal-Constitution (December 26, 1999): 4G.
  • "Miss Coachman Honored: Tuskegee Woman Gains 3 Places on All-America Track Team." New York Times (January 11, 1946): 24.
  • Rhoden, William C. "Sports of the Times; Good Things Happening for the One Who Decided to Wait." New York Times (April 27, 1995): B14.
  • ISBN 978-1557286581..Rosen, Karen. "Olympic Weekly; 343 Days; Georgia's Olympic Legacy." Atlanta Journal-Constitution (August 11, 1995): 6D.
  • Weiner, Jay. "A Place in History, Not Just a Footnote." Star Tribune (July 29, 1996): 4S.

Kanpoko estekak aldatu