Jan Dodonna
Jan Dodonna generala Star Warsen unibertsoko pertsonaia bat da.
Jan Dodonna | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Garaiera | 1,82 m eta 182 cm |
Jarduera | militarra erreboltaria |
Ilearen kolorea | gray hair (en) |
Jan Dodonna generala taktikari eta estratega aditu bat zen, Aliantza Errebeldeak Massassi tenpluan Yavin IVko guduan zehar zuen basean bizi zena. Heriotzaren Izarra (Inperio Galaktikoaren espazio estazio erraldoi bat) planeta sistemara iritsi zenean, Dodonnak Errebeldeen eraso bakar eta funtsezkoa zuzendu zuen. Beste aukerarik gabe, 30 ehiza-ontzi bidali ziren Heriotzaren Izarrera, aireztatze hodi batetik torpedo pare bat bere helmugara zehazki jaurtitzeko asmoz. Dena ondo irtenez gero, torpedo hauek estazio Inperialaren erreaktore nagusira iritsiko ziren, 180 kilometroko diametroa zuena, eta eztandarazi egingo zuen jarraikako erreakzio bat eragingo zuten.
Jan Dodonna Yavin IV planetan geratu zen eta 1 Base kodepean lan egin zuen, pilotuak guduan aholkatuz. Errebeldeen garaipenaren ondoren, Dodonnak heroiak saritu zituen Yavin IV planetako Massassi tenpluaren gela nagusian.