Ireki menu nagusia

Menguante Alfredo Gómez Cerdák idatzitako fikziozko liburu bat da. Lorena eta Demetrio zapatalariaren istorioa kontatzen du. Benjamin Rocaseca eta Danterekin, basamortuan barrena ibiltzen da basamortuko Orakuluaren bila. Honek Benjamín Rocaseca idazlearen arazoa, txikiagotzen ari dela, konpontzen lagunduko die.

Menguante
Datuak
Idazlea Alfredo Gómez Cerdá
Argitaratze-data 2007
Generoa Fikzioa
Hizkuntza Gaztelania
Orrialdeak 198
ISBN 978-84-263-6445-6

Liburuak Amaigabeko istorioa aipatzen du; bertan oinarritzen baita liburuaren zati bat: basamortuan sartzen direnean izenbururik gabeko liburuak hori diolako.

PertsonaiakAldatu

LorenaAldatu

Lorena bere jarrera "nerabezaroa" hitzarekin orokortzea gustatzen ez zaion neska da.

DemetrioAldatu

Demetrio jauna Lorenaren herriko zapatalari bat da. Liburuaren amaieran, bere idazkerakiko maitasuna agerian uzten da. Mekanikoa da ere; auto bat eraiki zuen kaleko pieza solteekin.

Benjamín RocasecaAldatu

Helduentzako liburu idazle ospetsua, egun batean bere argitaletxearekin helburuz saltzea bakarrik zuen haurrentzako liburu bat idaztea itundu zuen. Hau idatzi izana txikitzen hastea eragiten du, Demetrioren zapata-dendara iritsi, eta handik Lorenaren eskuetara heldu arte.

DanteAldatu

Dante Benjaminen semea da. Ez du inoiz gustuko izan bere aita; aita txarra diruditzen zaio. Halere, ez zuen ezta bi aldiz pentsatu bere aita hazten laguntzeko.