Alexandra Georgiana Eremia

Errumaniar gimnasta artistikoa

Alexandra Georgiana Eremia (Bucarest, Errumania, 1987ko otsailaren 19a) Errumaniako gimnasta artistikoa da, 2004ko txapeldun olinpikoa taldekako lehiaketan.[1]

Alexandra Georgiana Eremia
Bizitza
JaiotzaBukarest1987ko otsailaren 19a (37 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
EntrenatzaileaOctavian Bellu (en) Itzuli
Pisua38 kilogramo
Altuera149 zentimetro

Kirolari ibilbidea

aldatu

2003ko Anaheimeko Munduko Txapelketan, zilarra eskuratu zuen taldekako proban, Estatu Batuen ondoren eta Australiaren aurretik. Taldekideak: Catalina Ponor, Oana Ban, Andreea Munteanu, Monica Rosu eta Florica Leonida izan ziren.

2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, urrea eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Estatu Batuen (zilarra) eta Errusiaren (brontzea) aurretik. Taldekideak: Oana Ban, Cătălina Ponor, Monica Roșu, Nicoleta Daniela Șofronie eta Silvia Stroescu izan ziren.

Brontzezko domina ere eskuratu zuen habearen edo oreka-barraren proban, Cătălina Ponor herrikidearen eta Carly Patterson estatubatuarraren ondoren.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu