Alemaniako Gobernu Federala

Alemaniako gobernua» orritik birbideratua)

Alemaniako Gobernu Federala (alemanez: Deutsche Bundesregierung[1]) Alemanian botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. Kantziler federalak eta ministro federalek osatzen dute eta kabinete federala (alemanez: Bundeskabinett) ere badiote.

Alemaniako Gobernu Federala
Datuak
Mota gobernu erakundea
Herrialdea Alemania
Jarduera
Honen parte federal level of Germany (en) Itzuli
Osatuta

bundesregierung.de…


Facebook icon 192.png

Konstituzioan, bere eginkizuna Alemaniako Errepublika Federalerako Oinarrizko Legearen 62. artikulutik 69.era bitarteko artikuluetan oinarritzen da. Lana Geschäftsordnung der Bundesregierung (GOBReg; euskaraz: «Gobernu Federalaren Erregelamendua») eta Gemeinsame Geschäftsordnung der Bundesministerien (GGO; euskaraz: «Ministerio Federalen Erregelamendu Bateratua») arauek kontrolatzen dute.

Gobernu federalaren lan administratiboa kantziler federalaren esku dago, honek lan hau Kantzelaritza Federaleko buruzagiaren esku uzten duelarik. Kantziler federalak Gobernua zuzentzen du eta Gobernuko kideen funtzioak koordinatzen ditu. Ministro federalak euren kabineteen buru dira. Gobernuko kideak Parlamentu Federalekoak (Bundestag) ere izan daitezkeen arren, ez da ezinbesteko baldintza.

Gobernu Federala asteazkenero 9:30etan biltzen da Kantzelaritza Federalaren eraikinean. Gobernuaren aldizkari ofiziala Gemeinsames Ministerialblatt (GMBl) da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Alemanez) bund.de. Abkürzungsverzeichnis. in: Abkürzungen für die Verfassungsorgane, die obersten Bundesbehörden und die obersten Gerichtshöfe des Bundes..

Kanpo estekakAldatu