Alemaniako ertz geografikoak

Alemaniako ertz geografikoak (alemanez Zipfelbund) Alemaniako muturreko lau ertz geografiakoak dira, hauek laur hiriez ordezkatuak daude: Alemaniako hiririk iparraldekoena Sylt uhartean dagoen List hiria da, mendebaldeena dagoen puntua Selfkant da, hegoaldeena dagoen udalerria Oberstdorf da, aldiz, ekialdeena dagoen udalerria Görlitz delarik.

Ertza Armarria Udalerria Estatua Koordenatuak Biztanleak
Ekialdea Görlitz Saxonia 51° 9' N, 14° 59' O 56.461
Mendebaldea Selfkant Ipar Renania-Westfalia 51° 1' N, 5° 55' O 10.263
Hegoaldea Oberstdorf Bavaria 47° 25' N, 10° 17' O 9.974
Iparraldea List Schleswig-Holstein 55° 1' N, 8° 26' O 2.462

Batzuetan Görlitz hiria Alemaniako muturreko ertzeen sailkapenean sartzeko zalantza egon ohi da, bere ondoan dagoen Neißeaue udalerria 2 kilometro ekialderago baitago.

1999. urtean Wiesbaden hirian ospatutako Alemaniaren Batasun Egunaren parada probestuz, lau alemaniar muturreko ertzeak izendatu ziren. Honela muturreko ertzeetan kokatzen diren lau udalerriak finkatu ziren, hauen artean euren arteko ezagutza bultzatu asmoz elkarlana eta elkarren artean burututako ekintza ezberdinak ezarri zirelarik.

Kanpo estekak aldatu