Alemanen oinzubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatuz, Arantzadi eta Txantrea auzoak elkarlotzen ditu.

Alemanen oinzubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′37″N 1°38′13″W / 42.82697°N 1.63692°W / 42.82697; -1.63692
Map
Arkitektura

Historia aldatu

XX. mende hasierako gertakari baten ondorioz izen hori du. Lehen Mundu Gerra garaian, 1915-1916. urteen inguruan, Kamerundik zetorren alemaniar talde batek Iruñean babes hartu zuen. Horietako asko hirian betiko gelditu ziren. Alemaniar horietako batzuk Arga ibaira bainatzera jaisteko ohitura zuten. Neguan ere jaisten ziren, eta batzuetan gaineko izozguneak hautsi behar izaten zituzten uretan sartzeko. Zaletasun hori ikusita, Karelius Arutzen alemaniarrak udal baimen bat jaso zuen Magdalena auzoan bainu aldagela bat jartzeko. Oinezkoak Arga ibaiaren gainetik igaro daitezen egin zuten oinzubia. Diseinua egin zutenean arreta berezia jarri zuten eraikuntza hori paisaian integratzeko, "hiritik landara igarotzeko ate moduan" joka zezan.

Kanpo estekak aldatu