Melaninaren metabolismo-akatsaren ondorioz, sortzetiko anomalia hereditarioa. Oso larruazal zuria, ile zuri edo horia eta iris arrosa ditu ezaugarritzat. Gizakiak eta animaliek izan dezakete
Artikulu hau Anomalia genetikoari buruzkoa da; Italiako herriari gaitzat duena beste hau da: «Albino (Italia)»
Gizakiarengan pigmentaziorik eza begietan, larruazalean eta ilean azaltzen da. Horren ondorioz albinoek larruazal eta ile oso zuria dute, eta begietako irisa arrosa kolorekoa.
Albinismoa hereditarioa da eta bi alelo azpirakor daudenean agertzen da. Mendelen legeen arabera transmititzen da ondorengoei. 20.000 pertsonatik batek pairatzen du.[1]
Albinoek ikusmen arazoak dituzte eta gainontzeko gizabanakoen aldean larruazaleko minbiziarekiko sentikorragoak dira (eguzki-izpietatik babestu behar dira).
Melanina da larruazalari, ileari eta erretinari kolore iluna ematen dion pigmentua. Tirosina aminoazidotik sortzen da bide metaboliko batean. Albinismo dutenak ez dira gai bide metaboliko horretan parte hartzen duen funtsezko entzima bat (tirosinasa) sintetizatzeko, eta ondorioz melanina ez da sortzen.
↑Witkop, CJ. (1979ko urria). «Albinism: hematologic-storage disease, susceptibility to skin cancer, and optic neuronal defects shared in all types of oculocutaneous and ocular albinism» The Alabama Journal of Medical Sciences 16 (4): 327–30. PMID546241..