Alba konderria (errumanieraz: Judeţul Alba; hungarieraz: Fehér; alemanez: Kreis Karlsburg) Errumaniako erdi-mendebaldeko lurraldeetako bat da (judeţ-a), Transilvaniako eskualdean. 2002. urtean 382.747 biztanle zeuden.

Alba
 Errumania
Administrazioa
Estatua ROU
Izen ofizialaFehér megye
Județul Alba
ISO 3166-2RO-AB
HiriburuaAlba Iulia
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°08′N 23°32′E / 46.13°N 23.53°E / 46.13; 23.53
Azalera6,242 km²
Demografia
Biztanleria325.941 (2021eko abenduaren 1a)
−55.035 (2016)
Dentsitatea63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde historikoa
Garapen eskualdea
Transilvania
Centru
PresidenteaRadu Tarle
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
MatrikulaAB
www.cjbihor.ro/

Hiriburua 72.405 biztanleko Alba Iulia hiria da. Garrantzitsuak dira beste hiri hauek ere: Sebeş (29.475 biztanle), Aiud (28.934 biztanle), Blaj (20.758 biztanle), Cugir (25.950 biztanle) eta Ocna Mureş (15.526 biztanle).

Alba konderriaren ekialdera Sibiu eta Mureş konderriak daude, iparraldera Cluj konderria, mendebaldera Bihor eta Arad konderriak, eta hegoaldera Hunedoara konderria.

Geografia fisikoa

aldatu

Lurraldearen % 59 menditsua da. Ipar-mendebaldean Apuseni mendiak daude, eta hegoaldera Parâng, Şureanu eta Cândrel mendiak. Mureş da ibai nagusia, eta ibai horretara doazen Târnava, Sebeş eta Arieş ere bai.

Biztanleria

aldatu
Urtea Biztanleak
1948 361.062
1956 370.800
1966 382.786
1977 409.634
1992 413.919
2002 382.747

Turismoa

aldatu

Alba konderrian turismorako erakargarri nagusiak dira, besteak beste:

  • Alba Iulia hiria.
  • Apuseni mendiak.
  • Roşia Montană.
  • Câlnic gaztelua eta Transilvaniako gotortutako elizak.
  • Gârbova gaztelua.
  • Sebeş hiria.
  • Aiud hiria.
  • Ocna Mureş konplexu turistikoa.
  • Ţara Moţilor-ko arkitektura tradizionala: Arieş ibarreko egurrezko elizak, esate baterako.

Banaketa administratiboa

aldatu

Hiriak

aldatu

(2007ko biztanleria)

Udalerriak

aldatu

(2007ko biztanleria)

Herriak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu