Alanoa jada desagertua dagoen txakur arraza bat izan zen. Antzinarotik XVII. mendea arte Erdialdeko Asia eta Europan bizitu zen. Alanoen herriak erabiltzen omen zuten, hortik bere izena.

Alano
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaEuropa

Neurri handi batean gaur egungo argentinar dogoa edo kaukasiar artzain txakurraren antzekoa litzateke: handiak eta ile motzekoak. Gudulekuetan gerra txakur bikainak izateagatik ezagunak ziren, bai eta zaindari eta artzaoin txakur onak izateagatik ere, eginkizun zehatz bakoitzarentzat arraza berdineko aldaera ezberdinak garatuz.

Gaur egungo ondorengoak aldatu

Alanoen enborretik gaur egungo hainbat arraza datoz: New Alaunt, Antebellum Bulldog edo Altamaha Plantation Dog, Dogo Belgrado, Abraxas bulldog edo el American Alaunt.

Bere jatorriz antzinako Ekialdeko mendietako txakurretan errotuak dauden bitartean, zinologista askok alanoa gaur egungo Bulldog arrazaren arbasotzat jo ohi dute.

Kanpo estekak aldatu