Alaitz Telletxea Tolosa
Alaitz Telletxea Tolosa (Oiartzun, 1976ko martxoaren 2a) gipuzkoar abeslari eta trikitilaria da.
Alaitz Telletxea Tolosa | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1976ko martxoaren 2a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | trikitilaria, abeslaria eta musika-irakaslea |
Kidetza | Alaitz eta Maider |
Genero artistikoa | trikitia |
Musika instrumentua | trikitia ahotsa |
Biografia
aldatuAlaitzek umetan garbi zuen zer izan nahi zuen, trikitilari. Familian ezagutua zuen trikiti tradizioa, bere bi ahizpek soinu handia jotzen baitzuten; osaba batek, panderoa; beste batek, kriskitinak; eta bi lehengusu soinu txikiarekin ere aritzen ziren, eta haien bidea jarraitu zuen. Familiako bazkariak soinu eta dantza festak izaten ziren.[1]
9 urte zituela hasi zen soinu txikia ikasten.
14 urte zituenean Maider Zabalegi Galardirekin elkartu zen, Alaitz eta Maider izeneko bikotea osatuz. Alaitzek trikitia jo eta abestu egiten zuen. 16 urterekin berak sortutako 10 kantuz osaturiko maketa kaleratu zuen Maider Zabalegirekin batera. Alaitz eta Maider taldeak arrakasta handia lortu zuen 1990 hamarkadaren amaieran. Hiru disko kaleratu zituzten: Alaitz eta Maider ( 1997), Inshalla ( 1999) eta Auskalo (2002). 2004. urtean Alaitz eta Maider bikoteak bere ibilbideari amaiera eman zion eta beren azken kontzertua Oiartzunen egin zuten.[2]
2004ean Patxi Perez dantza erakuslearekin Patxi eta Konpañia taldeko partaidea[3] izan zen eta 2006ean Zubia izeneko DVDa[4] kaleratu zuten. Zenbait urtetan Euskal Herriko eta Europako festibaletan ibili zen talde honekin, Euskal Herriko eta munduko dantzak transmititzeko ekimenean.
2007an berriz, hainbat taldetan aritutako musikariekin batera osatu zuen Lantz folk garaikideko taldea, Mikel Errazkin musikariarekin. 2007. urtean Igaran gaiak izeneko diskoa grabatu eta kaleratu zuen talde honekin. MIkel Errazkinen heriotza zela eta taldea bertan behera gelditu zen.
Euskal HerrikoTrikitixa Elkarteko lehendakaria izan da hainbat urtetan.[5]
2014.urtean Lazkaoko ikastolan hasi zen Haur Hezkuntzako irakasle moduan lanean eta gaur egun bertan jarraitzen du Musikako irakasle lanetan.
2019. urtean AMAK taldea sortu eta bertan dabil. AMAK taldeko partaideak beste hiru hauek osatzen dute: Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariak eta emanaldiak lau soinu, lau pandero eta lau ahotsekin osatzen dituzte.[6] 2021.urtean beraien lehenengo disko kaleratu zuten, AMAK izenekoa.[7]
Diskografia
aldatuAlaitz eta Maider
aldatuLantz
aldatu- Igaran gaiak (2007, Hirusta)
AMAK
aldatu- AMAK (2021, Baga-Biga)
Herritar aitortza
aldatu"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑
- Edukiaren zati bat «Alaitz eta Maider» artikulutik hartua da. Artikulu hark Mikel Markez du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ «Dokuteka: Alaitz eta Maiderren agurra» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ patxi eta konpainia. (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ dantzancom. «Zubia» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ «Trikitixa. Alaitz Telletxea, EHTEko lehendakari» Diario Vasco 2006-03-14.
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-14). «Lehen diskoa kaleratu du AMAK taldeak, amatasunaren eta emakumearen izatea ardatz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- ↑ AMAK "Amak" (disko osoa/Album completo/Full album). (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).