Al-Salam meskita (Odesa)

Al-Salam meskita (ukraineraz: Мечеть Аль-Салам) Odesan musulmanen gurtzari eskainitako eraikin erlijiosoa da. Arabiar kultur zentro (ukraineraz: Арабський культурний центр) bat dago bertan. Meskita zein kultur zentroa 2001eko ekainean inauguratu ziren[1][2][3].

Al-Salam meskita (Odesa)
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Odesako oblasta
Raion of UkraineOdesa Raion
HromadaOdesa Urban Hromada
Ukrainako hiriaOdesa
Koordenatuak46°28′22″N 30°44′22″E / 46.4728°N 30.739511°E / 46.4728; 30.739511
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1998
Erlijioasunismoa

Historia

aldatu

Islama tradizio luzea du Odesan. Hiria Hadzhibey izeneko antzinako tatariar herriaren tokian eraiki zen[4].

Karbalayi Safikhan Karabakhi arkitekto ospetsuak 1870ean eraikitako meskita bat hiriaren erdialdean zegoen, hilerri musulmanaren ondoan[5]. Sobietar Batasunean, Odesako musulmanen bizitza asko aldatu zen. Sabirzian Safarov mullah fusilatu zuten, eta meskita eta hilerria itxi eta gero suntsitu zituzten[6]. Musulmanek ostiraleko otoitzetarako ezkutuan biltzera behar izan zuten. 1992an bakarrik lehen komunitate musulmana erregistratu zen hirian[4].

Arabiar Kultur Zentroa Adnan Kivan siriar enpresaburuaren diruarekin eraiki zen. Proiektua Povstaniuk aita-semeek garatu zuten[4][7]. 2001eko ekainean ireki zen. Munduko herrialde ezberdinetako enbaxadoreek, Odesako erlijioso musulman, kristau eta juduek, eta Ukrainako eta beste hainbat herrialdetako politikariekparte hartu zuten inaugurazioan[8].

Zentroak arabierako doako eskola eta liburutegia ditu eta klaseak denei ematen dizkie, adina, erlijioa eta etnia kontuan hartu gabe[4].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Arabic Centre» Cityseeker (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  2. (Ingelesez) «The Al-Salam Mosque and Arabian Cultural Center are located in Odessa, Ukraine» Dreamstime (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) «Al Salam Mosque» Accidentally Wes Anderson (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  4. a b c d (Errusieraz) «Арабский культурный центр» Одеса туристична jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-13) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  5. (Errusieraz) Степанченко, Александр. ««В тех границах много мусульманских могил и мечетей…»» Islam.plus 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  6. (Errusieraz) Брилев, Денис. (2017). ««Запретный» ислам в советской Украине» Islamology 7 (2): 150-163. (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  7. (Errusieraz) «Арабский культурный центр» Archproject-MDM jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-25) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  8. (Errusieraz) «Арабский культурный центр» Kivan Group Companies jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-06-21) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).

Kanpo estekak

aldatu