Akitaniar (estaia)
Sistema/ Periodoa |
Seriea/ Garaia |
Estaia/ Era |
Adina (Ma) | |
---|---|---|---|---|
Kuaternario | Pleistozeno | Gelasiar | gazteagoa | |
Neogeno | Pliozeno | Piacenziar | 3.600–2.58 | |
Zancliar | 5.333–3.600 | |||
Miozeno | Messiniar | 7.246–5.333 | ||
Tortoniar | 11.62–7.246 | |||
Serravalliar | 13.82–11.62 | |||
Langhiar | 15.97–13.82 | |||
Burdigaliar | 20.44–15.97 | |||
Akitaniar | 23.03–20.44 | |||
Paleogeno | Oligozeno | Chattiar | zaharragoa | |
Neogenoaren zatiketak IUGSaren arabera, v2014/02. |
Akitaniarra Miozenoko estairik zaharrena da ICSren garai geologikoen artean. Orain dela 23.03 ± 0.05 Ma eta 20.43 ± 0.05 Ma (milioi urte) hedatu zen, Miozeno Goiztiarrean zehar. Garai lehorra zen, klimak hotzera egin zuen. Akitaniarra Oligozenoko Chattiarraren ostean etorri zen, eta Burdigaliarraren aurretik. Eskualde ezberdinetako denbora-eskalatan Harrisoniar, Ageniar, Pareora, Landon, Otaiar eta Waitakiar garaiei gainezartzen zaio.
Definizio estratigrafikoa
aldatuAkitaniar izena Akitania eskualdearen omenez du. Karl Mayer-Eymar estratigrafista suitzarrak sartu zuen, lehen aldiz, literatura zientifikoan 1858an. Akitaniarraren oinarria (zein Miozeno eta Neogenorena) Paragloborotalia kugleri foraminifero espeziearen lehen agerpenarekin deskribatzen da. Reticulofenestra bisecta nanoplankton espezie kalkareoaren desagerpena ere eman zen, NN1 nanoplankton biozonaren oinarria ezartzen duena. C6CN.2n kronozona magnetikoaren hasiera ere ematen da. GSSP ofiziala Lemme-Carrosio sekzioan dago, Italiako Carrosio herritik oso gertu[1].
Akitaniarraren amaiera eta Burdigaliarraren hasiera Globigerinoides altiaperturus foraminifero espeziearen lehen agerpenak markatzen du, eta C6An kronozona magnetikoaren punturik gorenak.
Akitaniarrak Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian Akitaniar estaiak hainbat sedimentu utzi zituen hegoaldean, bereziki Bardean. Bertan hainbat narrasti eta ugaztunen fosilak aurkitu dira, Z-A biozonakoak[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Steininger, F.F., Aubry, M.P., Berggren, W.A., Biolzi, M., Borsetti, A.M., Cartlidge, J.E., Cati, F., Corfield, R., Gelati, R., Iaccarino, S. and Napoleone, C., 1997. The global stratotype section and point (GSSP) for the base of the Neogene. Episodes, 20, pp.23-28.
- ↑ (Ingelesez) Murelaga, Xabier; Suberbiola, Xabier Pereda; Broin, France de Lapparent de; Rage, Jean-Claude; Duffaud, Sylvain; Astibia, Humberto; Badiola, Ainara. (2002). «Amphibiens et reptiles du Miocene inferieur des Bardenas Reales de Navarre (Depression de l Ebre, Peninsule iberique)» Geobios 3 (35) ISSN 0016-6995. (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).