Akelarrea (Goya, 1798)

Artikulu hau Goyaren 1798ko margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».

Akelarrea (gaztelaniaz, El aquelarre) Francisco Goyak 1798an egindako margolana da.

Akelarrea
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1798
IzenburuaTus muertos a caballo eta Witches Sabbath
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak43 (altuera) × 30 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaLázaro Galdiano museoa
BildumaLázaro Galdiano museoa
InbentarioaInv. 2006

Deabrua aker koroatu baten itxuran ageri da ilargiak argitutako paisaian, sorgin gazte eta zahar itxuragabetuek lagunduta. Akerrak adar luzeak ditu, haritz-hostoez apainduak. Sorgin zahar batek ume bat dauka beso artean. Iduri du apaizen antzera ari dela deabrua, umearentzako iniziazio zeremonia batean. Beste bi umeren hezurrak ere ageri dira.

Eszena hori irudikatuta, Goyak iseka egiten die bere ustez Erdi Aroko beldurrak ziren horiei, boteretsuek beren alde erabiltzen dituztelakoan.

Kanpo estekak

aldatu