Aizleor

Euskal Herriko mendia

Aizleor edo Unamendi[1] Oria Garaiko mendietan (Gipuzkoa) dagoen mendi bat da.

Aizleor / Unamendi
Datu orokorrak
Garaiera730 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′14″N 2°15′00″W / 42.98724°N 2.24997°W / 42.98724; -2.24997
MendikateaOria Garaiko mendiak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
LuberriLuberri

730 topa dezakegun euskal mendia da. Mendi apala da Aizleor eta basogintzak mendean hartua du ia erabat, baina badirudi tontor estimatua dela Segura aldean, garbia eta zabala da behintzat alde hartako bidea. Tontorrean zer ikusi gutxi dago: hiru laurdenak pinudiak estaltzen ditu eta libre dagoen aldean Aizkorriko malkarrak ikus daitezke.

Urrutira gabe Santa Barbara ermita dago, egoera onean dagoen aterpea bere baitan duela, iturria eta hainbat aulki eta mahairekin aldamenean.

Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Mariñamendi ez da urruti gelditzen, baina Aizleor aldetik doazen bideak sasiaren mendean daude.

Abiapuntuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Aizleor / Unamendi, http://www.euskal-herria.org/.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa