Aitor Ugarte

Aramaioko kirolaria eta bertsolaria

Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, Araba, 2002) mendi lasterkaria eta bertsolaria da. Xabi Igoa bertsolariaren anaia da.

Aitor Ugarte

Aitor Ugarte 2020ko eskolarteko txapela jazten
Bizitza
JaiotzaAramaio, 2002 (21/22 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmountain runner (en) Itzuli eta bertsolaria
Aitor Ugarte ezkerretik hasita lehenengo bertsolaria, Arabako Eskolarteko txapelketan.

Biografia aldatu

2018an eta 2020an Arabako Eskolarteko bertsolari txapelduna izan zen[1].

Mendi lasterketetan palmares bikaina osatzen ari da. 2016 urtean kadete mailako Euskal Herriko Kopa irabazi zuen (bertikalean eta sailkapen orokorra). Mendiko eskiko euskal selekzioan ere sartu zen[2]. 2019an urte bikaina osatu zuen, kilometro bertikaleko kadete mailako Espainiako Kopa irabazi ondoren[3] mendi lasterketetako Munduko txapelduna izan zen. Italian jokatu zen txapelketa eta kilometro bertikalean eta lineakoan bietan bigarren izan bazen ere sailkapen orokorrean txapela eskuratu zuen[4].

2020an Espainiako kilometro bertikaleko txapelduna izan zen[5] eta 2022an bigarrenez eskuratu zuen txapela[6].

Palmaresa aldatu

Mendi lasterketak aldatu

  • Munduko txapelketa (1): 2019, sailkapen orokorra
  • Espainiako Kopa (1): 2019, kilometro bertikala
  • Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa (2): 2020, 2022

Bertsolaritza aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu