Aita Donostiaren irudia (eskultura)
Aita Donostiaren irudia Jose Gontzalo Zulaika musikagilearen (1886-1956) brontzezko bustoa da, Donostiako Argentinako Errepublikaren pasealekuan dagoena, Maria Cristina hoteletik eta Urumea ibaitik gertu. Jose Maria de Verak egin zuen, eta 1974ko uztailaren 27an inauguratu zen.[1]
Aita Donostiaren irudia (eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jose Maria de Vera |
Sorrera-urtea | 1974 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′17″N 1°58′47″W / 43.3215°N 1.979761°W |
![]() | |
Historia
aldatuJose Gontzalo Zulaika, Aita Donostia, Lekarozen irakasle zela hasi zen musika egiten, eta 1918tik hil zen arte hainbat doinu sortu zituen (eliza-kantuak, mezak, euskal dantzak, pianorako obrak...).
Lekarozeko Ikasle Ohien Elkarteak Jose Lopetegiri enkargatu zion haren omenezko obra bat, baina hark egindakoa ez zitzaien egokia iruditu. Zenbait urte geroago, Jose Maria de Verak aldez aurretik egina zuen obra bat hautatu zuten; lan hori Aita Donostiaren artxibategiko jabegokoa zen. Donostiako Udalak oniritzia eman zuen eta hirian leku bat esleitu zion. Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak brontze-hustuketaren gastuak bere kargura hartu zituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak marmolezko oinazpiko bat eman zuen.[1]
Aita Donostiaren omenezko beste eskultura bat, Aita Donostiari oroitarria izenekoa, Lesakako Agiña mendian dago. Jorge Oteizarena da eta harrizkoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Aita Donostiaren irudia. Bestelako begirada, sansebastianturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).