Aire bidezko gerrako propaganda

Aire bidezko gerrako propaganda gerra psikologikoaren aldaera bat bat da, zeinean esku-paperak jaurtitzen diren hegazinetatik etsaiaren lurraldearen gainera.

M16M1 esku-paper bonba ez lehergarria, Koreako Gerran erabilia. 22.500 eskupaper bana zitzakeen.

Indar militarrek hegazkinak dituztenetik erabili dituzte eskuorriak banatzeko, etsaiak kontrolatutako lurraldean soldaduen eta zibilen portaera aldatzen saiatzeko, batzuetan aireko erasoekin batera.

Metodoa aldatu

 
"Europako Gotorlekua sabairik gabe dago" - Propaganda britainiarra Alemaniaren gainean jaurtitakoa 1943an.

Modu sinplean banatzen ahal da aireko propaganda bat: tripulazioko kide bat edo gehiago jaurtitzen, adibidez.

Metodo sofistikatuago bat esku-paper bonba da: bonba-formako edukiontzi bat, baina ez leherkorra, aireontzitik erori eta erdiko airean irekitzen dena orriak sakabanatzeko, dozenaka mila orri "bonba" bakoitzeko.

Aireko propagandaren eginkizunak aldatu

Halako propaganda helburuak bete ditzake airez eskuorriak banatzeak:

Suntsitzeaz ohartarazi
Borrokalari etsaiei eta borrokalari ez direnei ohartaraztea haien eremuari eraso egingo zaiela. Horrek bi helburu izan ditzake: albo-kalteak murriztea eta gudari etsai eta ez-borrokalariak (gerra-garaiko produkzioan parte har dezaketenak) beren funtzioak uztera bultzatzea, helburuaren eraginkortasun militarra murriztuz.
Etsaia amore ematera bultzatzea
Azaltzea desertoreei nola errenditu daitezkeen.
Ordainsariak eskaini
Informazio edo helburu jakin batzuengatik sari zehatzak eskaini, edo desertzioan lagundu.
Desinformazioa zabaltzea edo hari aurre egitea
Etsaiaren morala murriztea propagandaren bidez. Edo, aldi berean, etsaien propaganda propioa neutralizatzea.
Komunikazioa erraztea
Testu ideologikoak zabaldu "asmo zintzoko" etsaiak konbentzitzeko helburuz.
Laguntza humanitarioa ematea
Jendeari jakinaraztea non aurkitu janaria edo lagintza, nola ireki eta kontsumitu, eta noiz iristen den, berau airetik banatzen denean,

Historia aldatu

Aireko eskuorriak gutxienez XIX. mendetik aurrera erabili dira propaganda militarrerako. Adibide goiztiar bat Gerra Frankoprusiarra da, zeinean 1870eko urrian, Parisko setioan, globo frantses batek alemanen tropen gainean eskuorriak banatu zituen alemanez idatziak.

1911-1912 artean, Italia eta Turkiaren arteko gerran hegazkin militarrak erabili ziren.[1]

Aireko eskuorriak Lehen Mundu Gerran erabili zituzten lehen aldiz eskala handian, eta hegazkinak zituzten parte-hartzaile guztiek erabili zituzten.[2]

Euskal Herrian aldatu

Espainiako Gerra Zibilean ere erabili ziren, baita Euskal Herrian ere, eta bereziki gogoangarria da 1937ko Bizkaiko ofentsiba baino lehen Emilio Mola jeneral frankistaren izenpearekin banatu ziren eskuorri elebidunak, alde batetik gazteleraz, bestetik euskaraz.[3]

 
Mola sinatutako euskarazko eskuorria, 1937.

"Azkaneko deia", zioen Molaren orriak, errenditzeko modu bat nolabait eskaintzeaz gain, suntsitze berehalakoaz ohartarazten zuenak:

« Azkaneko deia

España'ko nortian darabilgun guda edo guerra au beriala amaitzeko asmua artu dot.

Iñor il ez badozue eta daukozuezan armak itxi eta gugana etorten bazarien suen bizija eta ondasunak gordeko doguz zuentzako oker barik.

Onela gaur berian egiten badozuen Bizkai guztiak deseguin edo apurtuko dot, guda edo guerra´ko Fabriketatik azirik.

Jakin eguizue ziur eguiteko oso-oso guertauta nagoala biar diran gauza guztiak ezkuetan daukedaz ta.

»
General Mola

Erreferentziak aldatu

  1. "Aerial leaflet", in Encyclopedia of ephemera, 10-11.
  2. ALLIED PSYOP OF WWI. .
  3. «Aire bidezko eskuorri mehatxatzaileak, Gazan gaur, Euskal Herrian 1937an» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).

Kanpo estekak aldatu