Aindurrin
Aindurrina (Salvia sclarea) Salvia generoaren belarra da, iparraldeko Mediterraneoan, iparraldeko Afrikan eta erdialdeko Asian aurkitzen dena. Sendabelar ezaguna da, bere olio esentziala lortzeko hazten dute.[1]
Aindurrin | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Leinua | Mentheae |
Generoa | Salvia |
Espeziea | Salvia sclarea |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | clary sage oil (en) |
Deskribapena
aldatuLoraldian metro bateko altuera hartzen du, aldiz neguan hil egiten da eta oinarrizko erroseta bat baino ez du uzten.
Hostoek 10-20 cm-ko luzera eta 6-12 cm zabalera dute.
Loreak zurtoinetan ateratzen dira 2-6ko multzoetan. Zuriak izan ohi dira, baita ere arrosak eta gorrindol argiak. 2'5-3'5 cm-ko petaloak dituzte. Brakteek ere loreen antzeko kolorea dute. Loreak kokatzen diren zurtoinen azalean dauden guruinek olio esentziala ekoizten dute.
Erabilera
aldatu- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ekoizten duen olio esentzialak esklareol izeneko konposatu aromatikoa du[2] eta lurringintzan erabiltzen da, bai eta hainbat produkturen zaporea indartzeko ere, ardo eta pattarretan batez ere[3].
Haziek muzilagoa dute eta begietan jarri ohi dira barruan egon daitezkeen zabarrak harrapatu eta kentzeko.
Landare apaingarri gisa ere erabiltzen da lorategietan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Clebsch, Betsy; Barner, Carol D.. (2003). The New Book of Salvias. Timber Press, 261 or. ISBN 978-0-88192-560-9..
- ↑ Dimas, Kostas; Kokkinopoulos, Dimitrios; Demetzos, Costas; Vaos, Basilios; Marselos, Marios; Malamas, Mixalis; Tzavaras, Theodoros. (1999-03-01). «The effect of sclareol on growth and cell cycle progression of human leukemic cell lines» Leukemia Research 23 (3): 217–234. doi: . ISSN 0145-2126. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Clebsch, Betsy. (2003). The New Book of Salvias: Sages for Every Garden. Timber Press ISBN 978-0-88192-560-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).