Ainara Agerre Lako

Maskaradako Kabana Handia

Ainara Agerre Lako (Jutsi, Nafarroa Beherea, 2001) 2024ko urtarrilean herriz herri ibili zen pagolarren maskaradako kauter taldearen buru izan zen Agerre Lako, Kabana Handiaren rolean. Kargu horretan jardun zuen lehen emakume izan zen.[1][2]

Ainara Agerre Lako

Bizitza
JaiotzaJutsi, 2001 (22/23 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
JarduerakZuberoako maskaradak

Bizitza aldatu

Jutsin sortu zen Ainara Agerre Lako, amaren herrian. 11 urte zituela, 2012an joan zen Pagolara familiarekin, Bordaia etxera, aitaren herrira. Ainarak lau urtez egin du libertimendua Amikuzen, Oztibarren izan zen ikastolan, eta Oztibarreko Egunean laguntzaile izan zen.

Kabana Handia aldatu

2019an pastoralak dinamika bizia sortu zuen Pagolan eta giro horretan murgildu zen Ainara eta harrezkero ez du etenik izan, «Kasik naturalki» antolatu zuten maskarada 2024an. Pagolarrek maskarada bat eman zuten lehen aldia izan zen. Eta, maskarada misto batean lehen aldiz, Kabana emaztea izan zen. Hala, Ainara izan zen 2024ko urtarriletik goiti herriz herri predikuak erran zituen Kabana Handia, Pagolako maskaradan, belaunaldiz belaunaldi transmisiorik izan ez duen herrian, halere, Ainararen esanetan:

Ene ustez, badu alde ona: ez dugu nehor herrian errateko «maskarada hola egin behar da», eta, orduan, gazteek gure artean hartzen ditugu deliberoak, arrunt libre gara.[2]

 
Pagolako maskarada, 2024

Aurrekariak aldatu

2015ean sortu zuten dantza eskola herrian 2019ko pastorala prestatzeko. Ordutik dantzan jarraitu dute gazte askok eta maskaradak emateko talde polita osatu dute. Hasieratan Pette Jaragoihen (Berrogaine, 1991) ibili zen dantza irakasle lanetan, eta bukaeran Julie Ahaspek jarraitu. Dantza eskola ederra dago herrian eta transmisiorako bidea ere hasia da. Xan Intxastotxipi (Pagola, 2003) da aitzindarietako bat, zamaltzainaren papera betetzen du eta gazteagoei irakasten ere aritu dira. Iñaki Irigarai (Pagola, 2007) marexal ari izan da aurten eta maskaradak amaitzean dantzan jarraituko duela argi du. Janin Agerre-Lakori (Pagola, 2008) laborari rola egokitu zaio eta dantzaren aitzakian duten lagunarteko giroa nabarmendu du. Eulalia Agerre-Lakok (Pagola, 2006) badu lana bertsoak prestatzen eta zer esanik ez Ainara Agerre-Lakok (Pagola, 2001), Kabana Handiak, predikuarekin.[3]

Pagolak, 1982. urtean, Junes Casenave-Harigile apez euskaltzale handiaren Pette Basabürü pastorala jokatu zuen, eta 2019an, Frantxoa Caset euskaltzale pagolarrak idatzi Domingo Garat izeneko pastoral ahaztezina. Biak arrakastatsuak izan ziren. Beraz, Pagola ohitua da euskal kulturaren bideetan barna ibiltzen, pagolarrak biziki atxikiak dira euskal nortasunari, eta maskarada hau ez da hutsetik abiatu, pagolarren euskaltzaletasun sakonetik baino.

Pagolarrek udaberriari deituko diote, hartza eta ama-lurra iratzar daitezen, eta eguraldi goxoa euskaldunen lurraldeetan zabal dadin

Pagolarrek saio horietan guzietan udaberriari deituko diote, hartza eta ama-lurra iratzar daitezen, eta eguraldi goxoa euskaldunen lurraldeetan zabal dadin. Urtearen gurpilak bere bidea jarraituko du, udaburuan eguzkiak zeruko goia joko du eta neguburuan aurtengo eguzkia hilen zaigu. Baina urte berria piztuko da, eta xiberotarrek, jadanik prestatzen ari diren  maskarada berri eta eder batez, Xiberoko herriak eta bazterrak magiaz, kolorez eta umorez, berriz ere, eta urtero bezala, alaituko dituzte. Hori da, bederen, xiberotarren legea.[4][3].[5]

Hizkuntza aldatu

Ainara Agerre-Lako ETBn izan zen euskararen erabileraz hitz egiten. Eta honako azalpenak eman zituen: Pagolako eta inguruko herri askotako haurrak Oztibarreko ikastolara joaten dira eta txikitatik lantzen dituzte toka, noka eta xuka. ''Etxean, lagunekin eta herritarrekin erabiltzen dugu Xuka; familiartekoa, etxekoa eta goxoa da''[6]

Erreferentziak aldatu

  1. ««Ez dugu nehor herrian errateko maskarada hola egin behar da»» Berria 2023-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. a b dantzancom. «Ainara Agerre Lako: «Ez dugu nehor herrian errateko 'maskarada hola egin behar da'»» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. a b Pagola: Maskaradak 2024. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. «Pagolako maskarada eder eta alaia» ZUZEU 2024-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  5. Pagola Maskarada, 2014 (Bideoa). .
  6. Etxean, lagunekin eta herritarrekin erabiltzen dugu Xuka; familiartekoa, etxekoa eta goxoa da. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak aldatu