Aiarako Andre Mariaren santutegia
Aiarako Andre Mariaren santutegia Dulantziko baseliza bat da, herrigunetik kilometro eskas bat iparraldera dagoena eta Donejakue bidean[1].
Aiarako Andre Mariaren santutegia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Dulantzi |
Koordenatuak | 42°51′10″N 2°30′42″W / 42.85278°N 2.51171°W |
![]() | |
Ondarea | |
3 | |
Historia
aldatuZerga bilketarako Donemiliagako goldea agirian jada aipatzen zen "Aialha" herria 1025. urtean. XIII. mendean eraiki zen Aiara herriko parrokia izateko. Donejakue bidea pasatzen zen bertatik, Arabatik Gipuzkoara zihoana, San Adrian pasabidetik barna. Aiaratarrek ordea herria utzi eta hegoalderantz egin zuten toki hobea iritzita eta Dulantzi herria sortu zuten[2].
Hurrengo mendeetan hainbat berriztatzen lan egin ziren eta gaur egun ongien kontserbaturiko monumentuetako bat da.
Egitura
aldatuEstilo erromaniko berantiarrean eraiki zen[3]. Habearte bakarra du, eremu presbiterar errektangularra eta abside semizirkularrarekin. Absidea bera oso soila da, bi aspilera estu baino ez ditu. Teilatuaren azpian irudi ugari erakusten ditu, gia buruak, irudi zoomorfoak eta geometrikoak, landa eremuko tenplo erromanikotan ohikoa den legez[3].
Hegoaldeko horman leiho gotiko bat agertzen de, beranduago egindakoa dudarik gabe. Sarrerako atea ere gotikoa da eta giza buruen eskulturez horniturik dago. Ataria bera hegoaldera zabaltzen den arkupe batek babesten du. Arku bat puntu erdikoa da, erromaniko berantizarrekoa, eta beste bi arkuak gotikoak dira. Arkupe honetan herriko biltzarrak egingo zirela proposatu izan da[3].
Iruditegia
aldatu-
Ataria.
-
Atariaren barnealdea.
-
Sarrerako atea.
-
Hegoaldeko leihoa.
-
Putzua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Aiarako Ama Birginaren santutegia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ «Ermita de Nuestra Señora de Ayala (Alegría-Dulantzi)» Álava Medieval / Erdi Aroko Araba 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
- ↑ a b c «Ermita de Nuestra Señora de Ayala, en Alegría (Álava)» www.arteguias.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).