Ahate herren

kargua uztear dagoen funtzionario hautetsia

Ahate herrena politikan erabiltzen den esapide edo egoera bat da, non politikaria ardura postu batean izan arren, hautetsiaren denborak amaiera-data zehaztuta duen. Ohikoa da haren ondorengoa zehaztuta dagoen kasuetan gertatzea.[1]

Clifford K. Berrymanen karikatura honetan irudikatutako ahate herrenak AEBtako Alderdi Demokratako garaituak dira, eta Etxe Zurira joan dira, Woodrow Wilson presidentearen izendapen politikoak lortzeko asmoz.

Sarritan, kargua uzten duen politikariak eragin txikiagoa izaten du beste politikariekin, karguan denbora gutxi ematen baitu. Ahate herren batek, aldiz, botere estandarrean dagoen jendeak ez duen erabakiak hartzeko askatasuna du, ondorioen beldur handirik gabe, Ohikoa da errepikatuko ez duela dakien politikariak azken orduan indultuak edo bestelako ekintza ez populistak egitea. [2]

Deskribapena aldatu

Baldintza hori arrazoi hauengatik gerta daiteke:

  • Hautetsi izateko proposamena galdu izana.
  • Indarrean dagoen ziklo politikoa bukatutakoan hurrengora ez aurkezteko erabakia hartuta edota publiko eginda izatea.
  • Legezko muga bat edo alderdiaren barne arautegiak hautesiari kargura berriro aurkeztea galarazten diona.
  • Betetzen zuen alderdiko kargua kentzea, baina kargu instituzionalari eustea. Kasu horretan funtzionarioak jarraitu egin dezake agintaldia amaitu arte.[3]

Terminoaren jatorria aldatu

Ahate herrena esaldia XVIII. mendean sortu zen Londresko Burtsan, zorrak bete ez zituen burtsako artekari bat izendatzeko.[4]

Idatzizko terminoaren lehen aipamen ezaguna Horace Walpolek egin zuen, 1761ean Sir Horace Manni bidalitako gutun batean: "Badakizu zer diren zezen bat, hartz bat eta ahate herren bat?"[5]

Adiera literalean, bere taldean mantendu ezin den ahatea da, harraparientzat zuri bihurtuz.

Terminoa XIX. mendean transferitu zitzaien politikariei. Ezagutzen den lehen erabilera AEBtako Kongresuko erregistroan ageri da,, 1863ko urtarrilaren 14an: "Inola ere ez... objektiboki objektibagarria izan daiteke, 'ahate herrenak' edo politiko deskonposatuak jasotzea leporatzen baitzaio".[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Ahate herrena» Berria 2011-06-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  2. «Obamaren itzala» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  3. lame duck. Merriam Webster Online.
  4. (Ingelesez) Lame Duck. Word Detective.com.
  5. (Ingelesez) Lame duck. The Phrase Finder.
  6. (Ingelesez) Greenwald, Ken. (December 9, 2008). Lame Duck. Wordwizard.

Kanpo estekak aldatu