Agosteko Esfingea

Agosteko Esfingea (gaztelaniaz: Esfinge de Agost) K. a. VI. mendean datatua dagoena greziar eragineko iberiar eskultura bat da. 1893an aurkitu zen Valentziako Erkidegoko Agost herriko aztarnategi baten. Eskultura honen egilea ezezaguna da. Gaur egun Madrilen dago, Arkeologia Museo Nazionalean.

Agosteko Esfingea
Esfinge de Agost - M.A.N. 01.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea K.a. VI. mendea
Aurkikuntza lekua Agost
Ezaugarriak
Materiala(k) kareharria
Dimentsioak 82 (altuera) × 56 (zabalera) × 26 (lodiera) cm
Deskribapena
Kokapena
Bilduma Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
Inbentarioa 38445

Aurkikuntza tokiaAldatu

Gaur egun Parisko museo baten dagoen beste esfinge baten eta zezen baten ondoan aurkitu zen, azken honen arrastoa 1893an Alacanteko probintziako Agost herriko El Camp de l'Escultor izeneko aztarnategi arkeologikoan aurkitua izan ondoren galdu egin zelarik.

SinbolismoaAldatu

Esfingeak hegodun lehoi baten gorputza, emakume baten burua eta suge isatsa duten irudiak dira. Uste denez, iberiar hilobi baten egon zen esfinge bat da, hil objektu bezala hildakoaren arima beste mundura garraiatuko baitzuen, Iberiar herri ezberdin gehienek euren egin zituzten greziar sinesmenen arabera.

Ezaugarri teknikoakAldatu

  • Neurriak: 82 zentimetroko altuera, 56ko zabalera eta 26ko sendoera
  • Higadura eta mutilazio txikiak ditu.
  • Hil zutabea
  • Greziar eragindun iberiar-zahar estiloa
  • Kareharrian landua
  • Esfinge formako irudia

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu