Agerpen gonbidatu
Entretenimendu industrian gonbidatu baten agerpena kanpoko artista baten (aktorea edo musikaria, esaterako) parte-hartzeari deritzo kanta, kontzertu, saio edo beste eratako emankizunetan, hura ez denean aktore taldearen, musika taldearen edo bestelakoaren ohiko kidea. Musikan, kanpoko interpretatzaileari artista gonbidatu deitu izan ohi zaio. Aktoreei dagokienez pertsonaia gonbidatu edo izar gonbidatu erabili ohi dira, azken hori bereziki pertsona ospetsu baten agerpena adierazi nahi denean. Kasu horretan gonbidatu berezi edo kolaborazio berezi terminoak ere erabiltzen dira.
Musikan, gonbidatu baten parte-hartzea feat. (laburdura ft.) hitzarekin adierazten da ingelesez, baina erabilera beste hizkuntzetan egindako abestietara ere zabaldu da.
Telesail batean gonbidatu bat atal bakarrean edo atal gutxitan agertzen den aktorea da.
Irrati edo telebista-saioetan, gonbidatuak saiora doazen pertsona ospetsuak dira.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |