Artikulu hau erromatar zuzenbidearen terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ager».

Ager publicus (ˈaɡɛr ˈpuːblɪkʊs ahoskatua, 'lurzoru publiko') Antzinako Erroman lurzoru publikoak zuen izena izan zen.[1] Etsaien desjabetzearen bitartez lortzen zuten eta hiria edo kanpamentua babesteko edo setiatzeko erabiltzen ziren gaiak: harriak, enborrak, lurra.[2]

Erromatar zabalkundearen hasieran honela deitzen zituzten latindar koloniei baina Telamongo gudua (c. k. a. 225) eta gero, Galia Zisalpinoa bereganatu zutenean, jabe txikiei alokatu zuten. Inperioaren garaian, Sila, Julio Zesar edo Ponpeio jeneralen garaiko beteranoen eskuetan zegoen eta probintzietan enperadorearenetan.[3]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Lewis, Andrew Dominic Edwards. (1999). Simon Hornblower & Anthony Spawforth ed. ager publicus. in: The Oxford Classical Dictionary. (3. argitaraldia) Oxford, 39 or..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Roselaar, Saskia T.. (2010). Public land in the Roman Republic: a social and economic history of the ager publicus, 396-89 BC. Oxford.

Kanpo estekak aldatu