Agathe Uwilingiyimana

politikari ruandarra

Agathe Uwilingiyimana (Nyaruhengeri, 1953ko maiatzaren 23aKigali, 1994ko apirilaren 7a), Madame Agathe izenez ere ezaguna, ruandar irakasle eta politikaria izan zen. Ruandako lehen ministro izan zen 1993ko uztailaren 18tik 1994ko apirilaren 7an Ruandako genozidioan hil zuten arte[1].

Agathe Uwilingiyimana
Ruandako Lehen Ministroa

1993ko uztailaren 18a - 1994ko apirilaren 7a
Dismas Nsengiyaremye (en) Itzuli - Jean Kambanda (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCommune of Mwumba (en) Itzuli1953ko maiatzaren 23a
Herrialdea Ruanda
HeriotzaKigali1994ko apirilaren 7a (40 urte)
Hobiratze lekuaNational Heroes Cemetery in Rwanda (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Ignace Barahira (en) Itzuli  (1976 -  1994)
Hezkuntza
HeziketaNational University of Rwanda (en) Itzuli
Lycée Notre-Dame de Cîteaux (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaDemocratic Republican Movement (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Agathe Uwilingiyimana 1953ko maiatzaren 23an jaio zen Nyaruhengeri herrian, Ruandako hegoaldeko Butare probintzian, hutu jatorriko familia batean. Guraso nekazariekin Kongo Belgikarrera joan zen, baina Butarera itzuli ziren 1957an[2][3].

Azterketa publikoak arrakastaz gainditu ondoren[4], Notre Dame des Cîteaux ikastetxean ikasi zuen, eta 1973an humanitateak irakasteko ziurtagiria lortu zuen. Matematika eta kimika ikasketak jarraitu zituen, eta ondoren, Butaren irakasten hasi zen 1976an. 1983rako kimika irakasten ari zen Ruandako Unibertsitate Nazionalean. 1985ean lizentziatu zen, eta lau urtez kimika irakatsi zuen Butareko ikastetxeetan. Tradizionalisten kritikak jaso zituen nesken artean matematika eta zientzia ikasketak sustatzeagatik[2].

Uwilingiyimana Ignace Barahirarekin ezkondu zen 1976an eta ezkondu aurreko abizena erabiltzen jarraitu zuen, Ruandan ohikoa den bezala. Hurrengo urtean bost seme-alabetatik lehena izan zuen[2].

1992an Mugimendu Demokratiko Errepublikanoan sartu zen, eta urte hartako apirilean Dismas Nsengiyaremye lehen ministroak hezkuntza ministro izendatu zuen. Uwilingiyamanak kuota etnikoen sistema akademikoa baztertu zuen, eta, horren ordez, eskola publikoetako plazak eta sariak merituen arabera banatu zituen. Horregatik muturreko hutuen etsai bihurtu zen, kuota sistemak hutuen alde egin baitzuen[2].

1993ko uztailaren 17an, Uwilingiyimana Nsengiyaremyeren lekua hartu zuen Ruandako lehen ministro gisa, Juvénal Habyarimana presidentearen eta bost alderdien arteko bileraren ostean. Alderdia moderatuen eta muturrekoen artean banatuta zegoen, eta Uwilingiyimana moderatua zen. Nsengiyaremyek eta Mugimendu Demokratiko Errepublikanoak ezohiko kongresu bat deitu zuten Kabusunzun uztailaren 23tik 24ra, eta Uwilingiyimanak alderdia utzi zuen[5] Faustin Twagiramungurekin batera[6].

Habyarimana presidenteak 1993ko abuztuaren 4an kargutik kendu zuen ofizialki, baina zortzi hilabetez jarduneko lehen ministro gisa aritu zen[2]. 1994ko apirilaren 7ko goizean, Presidente Guardiak hil zituen Agathe Uwilingiyimana eta haren senarra[7]. Gertaera dramatiko honek Ruandako genozidioari hasiera eman zion, 1994ko apirilaren 7tik uztailaren 17ra arte iraun zuena[8].

Jean Kambanda muturreko hutuak Uwilingiyimana ordezkatu zuen behin-behineko gobernuko lehen ministro gisa[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Grünfeld, Frederik; Huijboom, Anke. (2007). The Failure to Prevent Genocide in Rwanda: The Role of Bystanders. Martinus Nijhoff Publishers ISBN 978-90-04-15781-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  2. a b c d e (Ingelesez) Newton, Michael. (2014). Famous Assassinations in World History: An Encyclopedia [2 volumes]. ABC-CLIO, 591-593 or. ISBN 978-1-61069-286-1..
  3. (Ingelesez) Hoogensen, Gunhild; Solheim, Bruce O. (2006). «Agathe Uwilingiyimana» Women in Power – Women Leaders Since 1960. Praeger Publishing, 48-50, 291 or. ISBN 0-275-98190-8..
  4. (Ingelesez) Burnet, Jennie. «Uwilingiyimana, Agathe» Oxford Research Encyclopedia of African History 2019-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  5. (Ingelesez) Kayihura, Edouard; Zukus, Kerry. (2014). Inside the Hotel Rwanda: The Surprising True Story ... and Why It Matters Today. BenBella Books, 72 or. ISBN 978-1-937856-73-1..
  6. (Ingelesez) Viret, Emmanuel. «Rwanda - A Chronology (1867-1994)» SciencesPo 2010-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  7. (Ingelesez) Off, Carol. (2010). The Lion, the Fox and the Eagle: A Story of Generals and Justice in Rwanda and Yugoslavia. Random House of Canada, 56 or. ISBN 978-0-307-37077-8..
  8. (Frantsesez) Malagardis, Maria. «Rwanda : ultime sanction pour le «colonel de l’apocalypse»» Libération 2021-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  9. (Ingelesez) Herr, Alexis. (2018). Rwandan Genocide: The Essential Reference Guide. ABC-CLIO, 196 or. ISBN 978-1-4408-5561-0..

Kanpo estekak

aldatu