Aerologia, atmosfera askea, hots, lurrazalaren eraginetik at gelditzen diren atmosfera-geruzetako (3 km-tik 50-60 km-ra) airea eta haren propietateak aztertzen dituen fisikaren alorra, meteorologiaren adarra da. Aire horren tenperatura, hezetasuna, kondentsazio-prozesuak, erradiazioa, higidurak eta egoera termodinamikoa aztertzen ditu. Lekuak eragin handia badu ere, lurrazaleko aire-mugimendu handiek atmosferaren goiko geruzetan dute jatorria. Aerologiak aztertzen dituen gaiak altuerari dagozkionak dira lehendabizi: altueraren arabera airearen presioak, tenperaturak eta konposizio kimikoak dituen aldaketak. Gaur egun, ikerketa horiek zunda-globoen bitartez egiten dira gehienbat.

Lurreko atmosferaren goi-geruzak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu