Hadrianopolisko gudua

Adrianopolisko gudua» orritik birbideratua)

Hadrianopolisko gudua 378ko abuztuaren 9an jazotako gatazka militarra izan zen, Valentek zuzendutako erromatar armada eta Fritigernok zuzendutako armada godoaren artekoa. Erromatar Inperioak jasan zuen porrotarik handienetariko bat izan zen.

Hadrianopolisko gudua
Gerra Gotikoa (376-382)
Data378ko abuztuaren 9
LekuaHadrianopolis, gaur egungo Edirne
Koordenatuak41°48′N 26°36′E / 41.8°N 26.6°E / 41.8; 26.6
EmaitzaGodoen garaipen erabakigarria
Gudulariak
Ekialdeko Erromatar Inperioa Godoak
Alanoak
Buruzagiak
Valente Fritigerno
Alateo
Safrax
Indarra
15.000–20.000[1] edo 25.000–30.000[2]

12.000–15.000[3] edo

80.000–100.000[4]
Galerak
10.000–15.000[5] edo 20.000[6] Ezezagunak

Gudua Hadrianopolisen iparraldean izan zen, orduko Trazian, eta godoen garaipena erabatekoa izan zen, Valente enperadorea ere hildako suertaturik. Gerra Gotikoa (376-382) izenekoaren gudu hau Erromatar Inperioaren gainbeheratzat hartzen dute. Erromatar legioen azkeneko gudua izan zen, izan ere, harrezkero erromatarrek zalditeria eta comitatenses erabiltzeari ekin zioten.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. MacDowall, Simon. (2001). Adrianople AD 378: The Goths Crush Rome's Legions. , 59 or..
  2. Williams, S. Friell, G., Theodosius: The Empire at Bay. 177. orr.
  3. Delbrück, Hans, 1980 The Barbarian Invasions, 276. orr.
  4. Williams and Friell, 179. orr.
  5. Heather, Peter, 1999, The Goths, 135. orr.
  6. Williams and Friell, 18. orr.
  7. MacDowall, 2011: 89-90. orr


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.