Adriana Abreu Magalhães Dias[1] (19702023ko urtarrilaren 29a) brasildar antropologo, feminista[2], antifaxista[3] eta desgaitasuna edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Bere borroka zela eta, nazi-ehiztari deitzen zioten[4][5].

Adriana Dias
Bizitza
Jaiotza1970
Herrialdea Brasil
Heriotza2023ko urtarrilaren 29a (52/53 urte)
Hobiratze lekuaEmbu das Artes
Heriotza modua: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Campinas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, ikertzailea eta disability rights activist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)University of Campinas (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Gizarte-zientziak ikasi zituen Campinas Estatuko Unibertsitatean. 2007an antropologiako masterra egin zuen, eta 2018an doktoretza lortu zuen. Graduatu zenetik, Brasilgo neonazismoaren azterketan espezializatu zen eta talde birtual neonazisten antolaketa eztabaidatu zuen[1]. Webgune neonazi bat aurkitzen zuen bakoitzean, inprimatu eta salatu zuen blokeatu arte[6]. 2021eko datuen arabera, Diasek 530 zelula neonazi aktibo identifikatu zituen herrialdean[7]. Besteak beste, Jair Bolsonaro orduko diputatuak 2004an sinatutako gutun bat aurkitu zuen, webgune neonazi batean argitaratua[6].

Diasek osteogenesi inperfektua pairatzen zuen[8] eta pertsona desgaituen eskubideak defendatu zituen. Baresi Institutua sortu zuen, desgaitasuna edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonak eta beste talde gutxituak elkartzen dituen foro nazionala. Brasilgo Antropologia Elkartearen Desgaitasuna eta Irisgarritasuna Batzordea koordinatu zuen[9] eta Ameriketako Antropologia Elkarteko kidea izan zen[10]. Politikari dagokionez, Desgaitasuna duten Emakumeen Fronte Nazionaleko eta Covid-19aren biktimei laguntzeko Bizitza eta Justizia Elkarteko parte izan zen. 2022an, Lula da Silvaren hirugarren gobernuko trantsizio-taldean parte hartu zuen[2], baita neonazien krimenak ikertu zituen Campinas Estatuko Ganberako Ikerketa Batzorde Parlamentarioaren entzunaldietan ere[11]. Paper garrantzitsua jokatu zuen Gaixotasun Arraroen Egun Nazionala ezarri zuen Lege Proiektua sortzean[9].

Dias 2023ko urtarrilaren 29an hil zen, 52 urte zituela, garuneko minbiziaren ondorioz[11].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Portugesez) «O neonazismo na sociedade contemporânea. Entrevista especial com Adriana Abreu Magalhães Dias» Instituto Humanitas Unisino 2007-11-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-31) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  2. a b (Portugesez) «Nota de pesar - Adriana Dias» Ministério dos Direitos Humanos e da Cidadania 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  3. (Portugesez) Correia, Tatiane. «Morre Adriana Dias, principal pesquisadora do neonazismo brasileiro» GGN 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  4. (Portugesez) Bechara, Victoria. «Com extrema direita em alta, Brasil perde sua maior ‘caçadora de nazistas’» Veja 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  5. (Portugesez) Farah, Tatiana. «O adeus à caçadora de nazistas» Terra 2023-01-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-31) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  6. a b (Portugesez) Demori, Leandro. «Pesquisadora encontra carta de Bolsonaro publicada em sites neonazistas em 2004» Intercept Brasil 2021-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  7. (Portugesez) Mena, Fernanda. «Brasil vive escalada de grupos neonazistas e aumento de inquéritos de apologia do nazismo na PF» Folha de S. Paulo 2021-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  8. (Portugesez) Brum, Renata; Antunes, Rafael. «Por falta de equipamento, professora é impedida de embarcar em avião» G1 2015-10-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-31) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  9. a b (Portugesez) Kofes, Suely. «Despedida de Adriana Dias» Instituto de Filosofia e Ciências Humanas da Universidade Estadual de Campinas 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  10. (Portugesez) «Adriana Dias» Forum (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  11. a b (Portugesez) «Pesquisadora da Unicamp que estudou grupos neonazistas no Brasil e integrou grupo de transição do governo morre aos 52 anos» G1 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak

aldatu