Adonis urdin
Adonis urdina (Polyommatus bellargus) Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Lysandra bellargus izen zientifikoaz ere ezagutzen da. Europa erdialdean eta hegoaldean aurkitzen da eta Asia erdialderaino hedaturik dago, Kaukaso eta Iraneraino gutxienez.
Adonis urdin | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Lysandra |
Espeziea | Lysandra bellargus Rottemburg, 1775 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Hippocrepis comosa |
HabitataAldatu
2.000 metrotako altuerara iristen da. Kareharrizko lurzoruetako zelaietan ikusi ohi da, hain gustuko duen Hippocrepis comosa han hazten baita[1].
DeskribapenaAldatu
ImagoaAldatu
Tximeleta txikia da, 17 mm inguruko hegal-zabalera du. Sexu dimorfismo nabarmena du, arra eta emea kolorez erabat desberdinak baitira. Arrak urdin argi kolore biziko hegalak ditu, diztira metaliko urdina dutenak, lerro beltz fin batez eta ertz zuri batez mugaturik daudenak. Emea aldiz marroi kolore ilunekoa da eta atzeko hegaletan laranja koloreko ozelo txikiak ditu. Honek ere ertz zuriak ditu.
Hegalen azpialdean sexu bietako tximeletak oso antzekoak dira. Kolore beix argia dute eta ozelo ugari dituzte.
BeldarraAldatu
Beldarra berde iluna da eta marra horiak ditu alboetan eta bizkarrean. Arantza motz ugari ere baditu. 1'6 cm-ko luzera hartzen du. Lekadunetaz elikatzen da eta inurritegietan babesten da[2].
Bizi zikloaAldatu
Bi errunaldi izaten ditu urtean, aurrenekoa maiatza eta ekaina artean eta bigarrena ekainetik irailera bitartean[2]. Arrautzetatik beldarra jaiotzen da eta negua lozurroan pasa ondoren udaberrian krisalida eratzen du. Handik jaioko da tximeleta heldua.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Dennis, Roger L. H.. (2010). A resource-based habitat view for conservation : butterflies in the British landscape. Wiley-Blackwell ISBN 978-1-4443-1525-7. PMC 793104033. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
- ↑ a b «Niña celeste | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).