Adimen-gaitasun handiko haur
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Adimen-gaitasun handiko haurra edo talentu aparteko haurra erlatiboki kalifikazio akademiko oso onak, adimen altua, sormen handia edo oro har talentu berezia duen haurra da. Haur gaigabetuek ez bezala, haur hauek ez dute laguntza berezirik behar euren ikaskuntza prozesuan; baina, dituzten berezitasunak direla eta, bestelako arazo pertsonalak eta gelan arazoak sor ditzaketen haurrak dira. Horrela, hezkuntza bereziaren helburu ere badira. Eskolak haur hauen ikaskuntza-beharrei erantzuten ez dienez, batzuetan zapuztu egiten dira eta nortasun-arazoak izaten dituzte.
Historia
aldatuTalentu aparteko haurren hezkuntza berezia Antzinako Txinan abiatu zela ezaguna da, haur horiek enperadorearen gortera eramaten baitziren hezkuntza berezia jasotzera. XIX. mendean, berdintasunaren filosofia zabaldu eta talentu aparteko haurrak besteekin batera hezi behar direla bultzatu zen, elitismoaren aurkako jarrera argudiatuz.
Zer da adimen-gaitasuna handia?
aldatuAdimen-gaitasun handiaz hitz egitean, adimenaz hitz egiten da. Adimen-gaitasun handia duten umeak eraginkortasun kognitibo handiaren jabe izaten dira. Adimen-gaitasun handia definitzeko, superdotazioa hitza baliatu behar da. Superdotazioaren egitura kognitiboaren ezaugarri nagusia adimen baliabide guztien konbinazioa da, Eusko Jaurlaritzak 2013 argitaratutako Hezkuntza Orientabideak izeneko txostenak dioenez. Superdotazio horri esker, adimen-gaitasun handiko ikasle batek eraginkortasun-maila handia lortzen du informazioa edozein modutara prozesatzeko eta kudeatzeko orduan. Hala, hauexek dira ikasle horien ezaugarririk nabarmenenak: oroimen ona; arretarako eta kontzentratzeko ahalmen handia; malgutasun kognitiboa egoera berrien aurrean erantzuteko eta aldaketetara moldatzeko erraztasuna;gaitasuna informazio eta testuinguru desberdinen artean loturak egiteko,kontzeptu eta pertzepzio berriak garatzeko, eta proposamen eta irtenbide berritzaileak asmatzeko; oreka nortasunean; autoestimu handia eta konfiantza beren baliabideengan, inguruneak beren premiak betetzea ahalbideratuz gero.
Hala ere, adimena dinamikoa eta aldakorra da, eta bizitzan zehar zenbait aldaketa izan dezake. Hartara, adimena elikatzen edo garatzen ez bada, moteldu egin daiteke.
Nahitaezkoa da irakasleak adimen-gaitasun handiko ikasleari antzematea, haurraren garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin. Hala, komeni da hezkuntza-erantzun berezia ematea ikasle multzo horri. Honako ezaugarri hauek[1] (guztiak ez, derrigorrean) biltzen dira ikasle horiengan:
- Azkar hasten da irakurtzen.
- Oso hiztegi aberatsa, duen adinerako.
- Koloreak ezagutzen ditu 18 hilabeterekin.
- Bi urte eta erdirekin 10 zenbakira arte zenbatzen du.
- Bi urterekin ikasten du alfabetoa.
- Jakin-min handia du gauza berriak ikasteko.
- Hiru eta erdirekin batuketak eta kenketak buruz egiten ditu 10 arteko zenbakiekin.
- Eragiketak ebazteko, intuizioa baliatzen du.
- Bost urterekin gai da denbora ordutan (erlojua erabilita) zenbatzeko.
- Gaika ikasten du (zenbakiak, letrak, auto-matrikulak, logotipoak, unibertsoa).
- Hobeto moldatzen da adinez nagusiagoak diren haurrekin.
- Ezohiko galderak egin ohi ditu (desberdinak, sakonak, originalak, abstrakzio handikoak, gai askotarikoak...).
Zenbat adimen-gaitasun handiko ume dago?
aldatuHezkuntza Ministerioaren arabera, ikasleen % 2-% 5ek du adimen-gaitasun handia. EUSTAT erakundearen datuen arabera (2010/11), Euskal Autonomi Erkidegoak 341.723 ikasle dituela Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, EAEko 6.800-17.000 ikasle adimen-handikoak dira. Hala ere, gai hau ikertzen diharduten zenbait ikerlarik ehuneko altuagoak proposatu dituzte adimen-gaitasun handiko haurrentzat: % 10 (Gagné), % 15-20 (Renzulli)... Halaber, uste da Euskal Autonomia Erkidegoan 4.700tik 11.800 ikasle bitartean detektatu gabe daudela. Ikasle kopuru handia da, alegia.
Adimen-gaitasun handiko haurren inguruko topikoak
aldatuEzin da aipatu gabe utzi uste,topiko eta mito ugari sortu izan direla adimen-gaitasun handiko haurren inguruan. Besteak beste, honako hauek jaso nahi dira hemen:
- Ikasleak arrakasta izan ohi du ikasketetan eta ikasgai guztietan, eta eskolan porrot egitea ere gerta dakioke.
- Ikasleak beren kabuz, laguntzarik gabe lortzen du arrakasta akademikoa eta egiten du aurrera.
- Erraza da ikaslearen gaitasuna nolakoa den antzematea.
- Ikasleak ez du estimulaziorik behar, kalte besterik ez baitio egiten.
- Ikasleak arazoa dauka bere adinekoekin harreman ona izatek.
- Ahula, ez egonkorra eta gaixotia da ikaslea.
- Aspertu egin ohi da ikasgelan.
- Mutilak gehiago dira neskak baino.
- Gaitasun handiko haur guztiak goiztiarrak dira.
- Ikasle gehiago dago maila soziokultural altuetan.
Nola antzeman adimen-gaitasun handia
aldatuBaliteke ikaslea gaitasun handikoa izatea, baina ingurukoak horretaz jabetu ez izana. Ildo horretatik, bi galdera egin daitezke: Adimen-gaitasun handia erraz antzeman daiteke ala ez? Nork detektatu behar du, eskolak ala etxekoek? Honako ezaugarri hauek lagungarriak izan daitezke bide hori errazteko:
- Oso goiz hasi da (ikasi du) irakurtzen; askotan, eskolan hasi baino lehen.
- Oso hiztegi aberatsa eta zehatza dauka bere adinerako.
- Jakin-min handia erakusten du inguruan dituen gauzak zer diren eta nolakoak diren ezagutzeko.
- Ezohiko galderak egiten ditu: abstrakzio handia eskatzen dutenak, gai askoren ingurukoak, orijinalak, sakonak, desberdinak...
- Gaika ikasten du: autoen matrikulak, motak eta markak, zenbakiak, letrak, logogipoak, unibertsoa...
- Oso goiz ezagutzen dituzte koloreak; ume batzuek, 18 hilabeterekin.
- 10 arte zenbatzeko gai da 2 urte eta erdirekin; ume batzuek, lehenago.
- Alfabetoa ikasita dauka 2 urte eta erdirekin; ume batzuk, lehenago.
- 10 zenbakia arteko zenbakiekin buruz egiten dituzte batuketak eta kenketak.
- "Gai dira eragiketak ebazteko "haien logika (haien intuizioa", hau da, ikaskideek erabiltzen ez dituzten metodoa erabilita.
- Bost urterekin ikasten du denbora ordutan zenbatzen.
Adimen-gaitasun handiko haurren garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin, hezkuntzak eta gizarteak erantzun egokia ("berezia"?) eskaini behar die. Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko arlo honetan hezkuntzan eta gizartean.
Adimen gaitasun handiko ikasleak Bigarren Hezkuntzan
aldatuDetekzioa
aldatuAdimen gaitasun handiko ikasleak[2] detektatzea beharrezkoa da:
- Beren profila ezagutzeko: dituzten baliabide intelektualak, gaitasunak, errendimendua, ikasteko estiloa, interesak, etorkizunerako ikuspegia, ezaugarri pertsonalak eta emozionalak...
- Haien premiei ahalik eta egokien eta goizen erantzuteko.
- Beren potentziala eta gaitasunak garatzeko.
- Beren ikaskuntza prozesua eta garapen emozionala errazteko.
- Ikasteko eta parte hartzeko oztopoak identifikatzeko.
- Bilakaera naturala errazteko, komunitatean bizitza zoriontsuagoa izateko eta jokabide etiko eta arduratsua ahalbidetzeko.
Gainera, ikasle horien eskubidea da beren premiei erantzungo dien hezkuntza eskuratzea. Ez antzemateak eta arretarik ez emateak eskubide horiek ukatzea ekarriko luke. Eskola eta familia dira adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak identifikatzeko testuinguru nagusiak; beraz, detekzio goiztiarrak esku hartzea ahalbidetuko luke, kasu bakoitzerako neurri egokienak proposatuz.
Adimen gaitasun handiak dituzten ikasleen detekzio eta balorazio hori ez dira egin behar une zehatz batean, test edo proba psikometrikoen bidez bakarrik eta gaitasun intelektualean soilik oinarrituta. Prozesu horretan estrategia eta tresna dibertsifikatuak erabili behar dira eta ikaslearen garapen emozional eta sozialari eta bere sormenari erreparatu behar zaio. Prozegu honetan eragile guztiek parte hartzea ezinbestekoa da (Hezkuntza-komunitatea eta familia).
Detekzioan atal hauek hartu behar ditu kontuan:
- Multidimentsionala: Baloratu behar dira gaitasun intelektualak eta sozialak, emozionalak, sortzaileak, motibazioa, ikaskuntza estiloak eta testuinguru soziala.
- Kuantitatiboa: Baloratu behar dira test eta proba estandarizatuak, eskola-kalifikazioak, etab.
- Kualitatiboa: Baloratu behar dira irakasleen txostenak eta oharrak, familiei buruzko informazioa, autotxostenak, etab.
- Testuingurukoa: Alderdi eta ingurune guztiak baloratuko dira (soziala, hezitzailea, familiakoa).
Guzti hau kontutan hartuta, ebaluazio psikopedagogikoa egingo da.
Ezaugarriak
aldatu- Sormen handia eta irudimen aberatsa.
- Sentsibilitatea.
- Eraginkortasun maila handia.
- Originaltasuna eta perfekzionismoa.
- Kriterio propioa eta arazo etikoei buruzko kezka; ohi baino lehen kezka agertzen dute gizarte arazoekiko.
- Beren adinerako ezohikoak diren interes eta kezkak dituzte; gai traszendentalak aidibedez: beste mundua, heriotza…
- Informazioa barneratu, prozesatu eta kudeatzeko gaitasun handia.
- Eduki konplexuagoak ikasteko gaitasuna.
- Arazoak konpontzeko ardura handia.
- Egoera berrietara moldatzeko erraztasuna.
- Hizkuntza oso aberatsa.
- Malgutasun kognitiboa eta gaitasun metakognitiboak.
- Umore-sena adimentsua eta ironikoa.
- Pentsamendu sinbolikoa eta abstraktua.
- Oroimena kudeatzeko baliabide oso eraginkorrak.
- Kontzentratzeko eta behaketarako gaitasun handia.
- Ezagutza eta trebeziak ohi baino lehenago bereganatzeko ahalmena.
- Talentu handia arlo batzuetan edo denetan.
- Berezko motibazio handia.
- Jakin-min eta ikasteko gogo handia; gauzen zergatika jakin nahi izaten dute.
- Desafioak gogoko dituzte.
- Batzutan ez ditu arauak onartzen, hauen arrazoiak aurretik azaltzen ez bazaizkio.
- Zentzua aurkitu nahi izaten die gauzei, zergatia jakin nahi izaten du.
- Presio handia jasan dezake.
- Arazo baten aurrean irtenbide ugari proposatu ditzake.
- Eskolako curriculumean ez dauden gaiak interesatzen zaizkio.
- Bere interes eta ezagutzak partekatzen dituzten pertsonekin egon nahi dute.[3]
Nahiz eta aparteko gaitasunak eduki:
- Ez dakite dena.
- Ez zaie dena interesatzen.
- Ez dira denean nabarmentzen.
- Ez dute dena ondo egiten.
- Nortasun aldetik desorekak izan ditzakete.
- Autoestimu baxua izan dezakete.
Disinkroniak
aldatuBestalde, disinkronia batzuk ere ager daitezke:
Kanpo disinkronia
aldatu- Umea eta eskolaren arteko disinkronia: AGH dituen ikaslearen adimen garapena bere ikaskideena baino handiagoa denean gertatzen da. Eskolako erritmoa jarraitu behar du eta erritmo hau bere gaitasun maila baino baxuagoa da. Ondorioz, bere errendimendua gutxitu daiteke eta honek frustrazioa eta portaera arazoak ekarri ditzake. Eskola porrota ere eragin dezake.
- Umea eta gurasoen arteko disinkronia: gurasoek ez dietenean erantzun egoki bat ematen umearen gaitasunei.
Barne disinkronia
aldatu- Inteligentzia eta psikomotrizidadearen arteko disinkronia: bere bizkortasun mentala bere psikomotrizidadearen garapena baino handiagoa denean gertatzen da.
- Adimen gaitasuna eta afektibitatearen arteko disinkronia: beren aberastasun mentala prozesatzeko ezintasuna dutenean gertatzen da. Emozioak, beldurrak eta larritasuna ulertzeko zailtasuna edo antzeman dezaketen informazio guztia barneratzeko zailtasuna.
- Bere ikaskideekiko disinkronia: batzutan deseroso sentitzen dira ikaskideekin beren interesak edo beharrak desberdinak direlako. Helduagoekin egon nahi izaten dute, parekoagoak direlako beraiekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ezaugarriak» AGH (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ ISBN 978-84-457-3561-9..
- ↑ Basterretxea Zubia, Maialen. (2018-03-21). Adimen gaitasun handiko ikasleen emozioak eta gaitasun soziala. (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ Y.O, I. E.. (2019-02-08). «AGH ikasleen guraso eta irakasleendako aholkuak» AGH (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
Kanpo estekak
aldatu- https://web.archive.org/web/20141220112105/http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100012e_Pub_EJ_altas_capacidades_e.pdf
- http://guraso.com/kolaborazioak/adimen-gaitasun-handiko-haurrak/
- "Adimen gaitasun handiko haurrak"
- Hezkuntza Orientabideak. Adimengaitasun handiko ikasleak