Ad-aware internet erabiltzailearen ohiturak erregistratu eta erabiltzen dituen programak aurkitu eta ezabatzeko erabiltzen den programa da.

 Ad-Aware
Jatorria
Azken bertsioa11.8
Ezaugarriak
EuskarriaMicrosoft Windows
Irakur dezakeMicrosoft Windows
Ekoizpena
GaratzaileaLavasoft
adaware.com

Segurtasunaren eta pribatutasunaren aldeko legeak gorabehera, badaude tresna elektronikoetan instalatu ondoren, datu pertsonalen eta nabigazio ohituren berri ematen dituzten aplikazio informatikoak. Spyware motako aplikazio horiek bildutako informazioa ezezagunengana iritsi eta ez dago jakiterik nola erabiliko duten. Hala ere, aplikazio hauen lana eragozteko, nola funtzionatzen duten jakitea eta babes neurriak hartzea komeni da.

Sarean diren iruzurren artean gogaikarrienak spam-a eta birusak dira, euren eragina agerikoa baita. Spyware-a, nahiz eta ezezagunagoa izan, kalte larriak eragin ditzake. Makina batean instalatuta, isilpeko lana egiten dute bertan gordeta egon daitezkeen datu konfidentzialak programaren egileari bidalita. Besteak beste, testu-prozesatzaileekin idazten diren testuak, nabigatzailea erabiliz bisitatzen diren webguneak, banku telematikoko edo posta elektronikoko gakoak...

Ad-aware aplikazioak, spyware-a detektatzeaz gain, markatzaileak, troiarrak, malware-a, datu-meatzaritza, publizitate erasokorra, bizkarroiak eta nabigazio-bahitzaileak aurkitzen ditu.

Ad-aware-ren fabrikatzaileak, Lavasoft, doaneko bertsio bat eskaintzen du, Ad-Aware 2007 Free, eta ordaindu beharreko beste hiru: Ad-Aware 2007 Plus, Ad-Aware 2007 Pro eta Ad-Aware SE Enterprise.

Kanpo estekak aldatu