Acomako sarraskia

Acomako sarraskia Espainiako koroaren izenean konkistatzaileek Acoma Pueblo herrian (gaur egungo Mexiko Berrian) bertako acoma nazioko kideei egindako sarraskia da. 1599ko urtarrilean izan zen. Orotara, 800 – 1000 bitarte acoma herritar hil zituzten; horietatik 300, zibilak. Erasotik bizirik atera ziren herritarrak 20 urteko esklabotzara zigortu zituzten, eta 24 pertsonari anputazioak egin zizkieten, euskal jatorriko Juan Oñate konkistatzaileak aginduta.[1]

Acomako sarraskia
Acoma New Mexico 1846 - 1847.jpg
Gertakaria
Data 1599
Kokapena Mexiko Berria
Koordenatuak 34° 53′ 46″ N, 107° 34′ 55″ W / 34.896°N,107.582°W / 34.896; -107.582Koordenatuak: 34° 53′ 46″ N, 107° 34′ 55″ W / 34.896°N,107.582°W / 34.896; -107.582

Sarraskia Gaztelako koroaren izenean lurrak bereganatzen ari ziren kolonizatzaileen eta Amerikako jatorrizko herrietako bat den keres acoma nazioaren arteko gudu baten ondorioz gertatu zen.

TestuinguruaAldatu

1500eko hamarkadaren amaiera aldera, Espainiako koroa Pueblo herriak bizi ziren eremuetan konkista espedizioak egiten hasi zen, Espainia Berria deituriko eremuan sartu eta kontrolpean izan asmoz. 1595ean, euskal jatorriko Juan Oñate konkistatzaileari Mexiko Berriko Santa Fe kolonizatzeko baimena eman zion Felipe II Espainiako erregeak, gaur egun AEBetako Mexiko Berria estatua.

Aurreko urteetan Espainiako espedizioak zebiltzan inguruetan eta Acoma herritarrekin elkartrukeak eginak zituzten, gehienak baketsuak. Acoma herritarrak kolonizatzaileak baino gehiago ziren garai horietan. Hala ere, 1598an, Zutacapan, Acoma herriko kazike edo errege eta lider espiritualak, jakin zuen Espainiako emisarioen asmoa Acoma Pueblo indarrez konkistatzea zela. Zutacapanek ere jakin zuen espainiarren asmoa Pueblon bizi ziren herritarrak lur horietatik bota eta beste haran batean herri berri batean bizitzen jartzea zela, espainiarren aginduetara, Espainiako Koroaren menpe enkomienda gisa ezagutzen zen esklabutza sistemaren pean[2]. Felipe II.arentzat zergak ordaindu beharko zituzten. Acoma herritarrak beren sinesmenak albo batera utzi eta bortxaz katolizismoa bere egitea behartuko zituztela jakin zuten. Acoma herriaren hondasun materialak eta sinesmenak babestu asmoz, agintariak espainiarren erasoari erantzuteko prestatzen hasi ziren.

Juan Oñateren iloba eta soldadu Juan Zaldibar bidali zuten Zutacapanekin biltzera herrira. 1598ko abenduaren 4an iritsi zen, eta Espainiaren izenean zihoazen mandatariek jana eta aterbea eskatu zuten hamasei pertsonarentzat[3]. Acomek ukatu egin zieten, eta talde honek hainbat etxe inbaditu zituen, paretak hautsiz eta hondasunak hondatuz artoa eta oihalak indarrez hartuz, Keres emakume zenbait biluzik utziz beren haurrekin[4]. Acoma emakume bat bortxatu zutela ere irakur daiteke zenbait testigantzatan[5]. Acoma herriak erresistentzia abiatu eta borroka hasi zen, Zaldibar eta bere beste hamaika gizon hilez.

Juan Oñatek gertatutakoaren berri izan zuenean, Juan Zaldibarren anaia Vicente Zaldibar deitu zuen Acoma herria zigortzeko espedizioa antola zezan, jatorrizko herriek jakin zezaten zer gertatuko zitzaien espainiarrei aurre eginez gero. 70 bat pertsonarekin, Vicente Zaldibar abendu amaieran edo urtarril hasieran atera zen San Juan Pueblo herritik, eta 1599ko urtarrilaren 21ean heldu zen Acomara.

GuduaAldatu

Acoma herriaren eta Espainiako Koroaren izenean ari ziren gizonen arteko borroka nagusia hurrengo goizean hasi zen, 1599ko urtarrilaren 22an. Lehen bi egunetan Acoma herriak espainiarren erasoari eutsi egin zion, Zaldibarrek kanoi txiki batekin Puebloren defentsa hausteko plana garatu zuen arte. Hirugarren egunean, Zaldibar bera eta beste hamai gizon mendira igo eta Puebloren aurka egin zuten tiro kanoiarekin. Artilleria astuna indartsuegia suertatu zen Acoma herriarentzat, eta sute erraldoi bat piztu zen, etxeak errez. Konkistatzaileek asentamentua suntsitu zuten.

Aurretik, 6.000 bat Acoma zeuden Pueblon bizitzen 1599an, eta horietatik 2.000 gerlariak. 500 gerlari hil zituzten guduan, baita 300 zibil ere, gehienak emakumeak eta haurrak. Beste 500 pertsona preso hartu zituzten eta Oñatek gogor zigortu zituen San Juan Pueblo herrian. Oñatek agindu zuen 25 urtetik gorako gizonei oin bana mozteko eta 20 urteko epe baterako esklabu izendatzeko. 24 gizon anputatu zituzten.

12 urtetik gorako emakume guztiak esklabo hartu zituzten 20 urtetarako, baita 12 eta 25 urte bitarteko mutilak ere. Jatorrizko herrietako kide hauetako gehienak misio frantziskarretara edo gobernuko agintarien egoitzetara dispertsatu zituzten eta ez zuten sekula gehiago beren jaioterria ikusi. 60 emakume gazteenak ez zituzten errudun jo eta Mexiko Hirira bidali zituzten, konbentu katolikoen artean banatu zituzten. Jatorrizko Hope herriko bi gizon ere preso hartu zituzten. Oñateren gizonek bakoitzari esku bana moztu zioten eta Espainiaren berri zabal zezaten joaten utzi zieten zituzten.

OndorioakAldatu

Guduan hil ez zirenei eskuak edo oinak moztu zizkieten, edo esklabotzat saldu zituzten.[6] Juan Oñateren sarraskia zabaltzen hasi zen, ta azkenean, Espainiako Felipe II.ak zigortu egin zuen. Espainiarrek bahituta zeuzkaten zenbait acomak ihes egitea lortu zuten 1599 eta 1601 artean, eta beren herria berreraiki zuten, gaur egun, oraindik existitzen dena.

Gaur egungo ikuspegiaAldatu

Sarraskia gai sentibera da jatorrizko herritar hauentzat. 1998an, Espaniak Mexiko Berria kolonia fundatu zuela ospatu zutenean agintariek, Acoma herritar batzuek Juan Oñateren eskultura bati oin bat moztu zioten Alcalde hirian. Ohar batekin aldarrikatu zuten ekimena: "Acoma Puebloko gure anai-arreben omenez Oñateren eskuineko oina kentzeko askatasuna hartu dugu... ez diogu inolako loriarik ikusten Oñateren laugarren mendeurrena ospatzeari, eta ez dugu geure muturren aurrean hori gertatzerik nahi". Darrel Chino izeneko Acoma-k esan zuen: "Barregarria izan zen estatuari oin bat kentzea, baina ez zen batere barregarria izan benetako jendeari hori egin ziotenean".

Oñateren monumentuan eta bisitarien gunean, Estevan Arellano zuzendariak gainbegiratu zuen nola jarri zioten oin berria estatuari. Ondoren ondorengoa adierazi zuen: "Emaidazu atsedena, duela 400 urte izan zen. Ongi dago herra izatea, baina 400 urtez?". 2007ko apirilaren 21ean, AEBetako brontzezko estatuarik handiena jarri zuten El Paso hirian, bost metro eta erdiko Juan Oñateren figura. Acoma herritarrak protesta egitera joan ziren eta estatuaren eraikuntzaren aurka posizionatu ziren.

2020ko ekainaren 15ean, Alcalde hiriko Oñateren estatua kendu zuten Black Lives Matter mugimenduaren protestetatik babestu asmoz. Ekainaren 18an, Albuquerque hirian zegoen beste baten aurkako protestak deitu zituzten, eta herritarrak soka baten laguntzaz berau botatzen saiatu zirenean, zuri supremazisten milizia batek tiroka bi pertsona zauritu zituen[7]. Alkateak estatua kentzeko agindu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Juan de Oñate – New Mexico History.org. Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
  2. Rabasa, José, 1948-. (2000). Writing violence on the northern frontier : the historiography of sixteenth century New Mexico and Florida and the legacy of conquest. Duke University Press ISBN 0-8223-8074-9. PMC 52589426. Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
  3. «Andrew L. Knaut. <italic>The Pueblo Revolt of 1680: Conquest and Resistance in Seventeenth-Century New Mexico</italic>. Norman: University of Oklahoma Press. 1995. Pp. xx, 248. $29.95» The American Historical Review 1996-10 doi:10.1086/ahr/101.4.1272. ISSN 1937-5239. Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
  4. Martín Rodríguez, Manuel M.. (2015-12-31). «Violencia y fronteras coloniales en la Historia de la nueva México de Gaspar de Villagrá» Amicitia fecunda (Iberoamericana Vervuert): 73–90. ISBN 978-3-96456-650-8. Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
  5. (Ingelesez) Gibson, Carrie. (2019-02-05). El Norte: The Epic and Forgotten Story of Hispanic North America. Atlantic Monthly Press ISBN 978-0-8021-4635-9. Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
  6. (Ingelesez) POV. (2008-01-22). «Background | The Last Conquistador | POV | PBS» POV | American Documentary Inc. Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
  7. «Juan Oñate euskal jatorriko konkistatzaile krudelaren estatuaren aurkako protestan bi manifestari tirokatu dituzte milizia supremazistek» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-17.

Kanpo estekakAldatu