Abrakebabra Irlandako janari laster jatetxe kate bat da. Izatez, herrialde hartako mota honetako jatetxe kate handi eta hedatuena da, bereziki Dublin hirian eta herrialde honetako hegoaldean. Kate honetako lehenbiziko jatetxea 1982. urtean Dublin hiriko Rathmines auzoan ireki zuten. Berehala bertako gazteen artean sekulako arrakasta izan zuen, nagusiki gazte jendeak gaueko ordu txikietan bertaratu eta jateko aukera eskeintzen ziolako.

Abrakebabra
Cork hiriko Saint Patrick Street kaleko Abrakebabra janari laster jatetxea.
MotaJatetxe katea
SektoreaJanari lasterrra
Sorrera1982
Egoitza11 Rathgar Road
Rathmines, Dublin
 Irlandako Errepublika
PresidenteaGraeme Beere eta Denis Desmond
MerkatuakIrlanda
Webguneahttp://www.abrakebabra.com/

Denera Irlanda osoan zehar 17 jatetxe ditu, bestalde 6 frankizien jabe ere bada: Bagel Factory (okindegi eta gozotegiak), Chick King (Kentucky Fried Chicken motako oilasko errea saldu edo zerbitzaten duten jatetxeak), Yo Sushi (japoniar jatetxeak), Gourmet Burguer Kitchen (hanburgesa jatetxeak), O'Briens (sandwich jatetxe eta kafetegiak) eta Abrakedabra janari laster jatetxe katea.

Azken urteotan Erresuma Batuan ere zabalkunde saiakera bat egin zuen, herrialde honetan jatetxeak irekiz, baina lasterrera itxi beharra izan zituen. Irlakdako Frankizien Elkarteak 2008 eta 2009an saritu egin zuen.

Kanpo estekak aldatu