Abjad
Abjad ( (Arabieraz) أبجدأبجد) (baita ere abyad) hizkiak zein zenbakiak adierazteko idazkera sistema bat da. Hizkiak idazteko sistema horren berezitasuna honetan datza: bakarrik fonema kontsonantikoentzako ikurrak daudela eta ez bokalikoentzat. Horregatik, kontsonantario izenaz eze ezagutzen dira.[1]

Hitzaren jatorria
aldatuAbjad izena arabieraz letren ordena buruz ikasteko erabiltzen zen sekuentzia mnemotekniko zaharretik dator:
- abjad hawwaz HuTTi kalaman sa'faS qarashat thakhadh DaZagh.
Abjad hitzak, bestetik, zenbait ikertzaileren ustetan, sustrai zaharragoak bide ditu, fenizieratik edo ugaritikotik.
Teknizismo horren sortzailea Peter T. Daniels (New Jersey, 1951) izan zen eta bakarrik onartzen ditu abyad moduan benetan kontsonante bakarrik onartzen dituzten kontsonantarioak; horren arabera, arabierarena edo hebrearena ez ziren benetako abjadak, zenbait diakritikoren bidez hizkuntza horiek bokalak bereiz baititzakete.
Gaur egun Abyad kontsonantarioak askotan alfabetoak izatera igaro dira.
Abjad zenbakikuntza
aldatuAbjad zenbakikuntza, Hisab al-Jummal ere deitua (arabieraz:حِسَاب ٱلْجُمَّل ), zenbaki-sistema alfabetiko alfanumeriko bat da. Arabiar hiztunen munduan erabiltzen da VIII. mendea baino lehenagotik, zenbaki arabiar posizionalak onartu zirenetik. [2]
Abjad ohiko ordenaren arabera: [3]
|
|
|
Ikus halaber
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://omniglot.com/writing/alphabetic.htm
- ↑ Stephen Chrisomalis. (2010). Numerical Notation: A Comparative History. Cambridge University Press, 162 or. ISBN 9780521878180..
- ↑ Macdonald 1986, 117, 130, 149 orr. .