Abazinia, Abazashta edo Abaza Kaukaso Handia mendilerroaren iparraldean dagoen herrialde historiko bat da. Gaur egun Errusiako Karatxai-Txerkesia errepublikaren barruan dago. Abkhaziarrekin lotura duten eta abaziniera hitz egiten duten abaziniarren bizilekua da.

Abaziniako bandera

Behinola Abkhaziako erresumaren parte izan zen. Abaziniarren arbasoak Sadz herria izan zen, Itsaso Beltzan bizi zirenak, baina Ubykhen presiopean mendietara joan ziren. XVI. eta XVIII. mendeen artean Kabardaren parte izan zen eta, batzuetan Krimeako khanerriaren erasoak jasan zituen. XIX. mendetik aurrera Errusiako Inperioaren menpe egon zen. Kabardiar, krimear eta errusiarren agintearen garaian abaziniar asko deserriratu zituzten.

Kanpo estekak aldatu