ACT UP (euskaraz: «gaizki portatu») AIDS Coalition to Unleash Power (Boterea askatzeko hiesaren koalizioa) taldearen akronimoa da. 1987an sortutako taldea da; ekintza zuzena darabil, hiesaren pandemiari eta hura pairatzen duen jendeari buruzko arreta erakartzeko, lege mesedegarriak lortzeko, ikerketa zientifikoa sustatzeko, gaixoei laguntzeko eta gaixotasunaren amaiera lortzeko behar diren politikak bultzatzeko[1].

ACT UP
Datuak
Motaezberdinen eskubideen aldeko erakundea, AIDS organization (en) Itzuli eta LGBTQ+ association (en) Itzuli
IdeologiaHIV/AIDS activism (en) Itzuli
Historia
Sorrera1987ko martxoa
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: actupny Edit the value on Wikidata

Egun, ACT UPek 70 sekzio baino gehiago ditu Ameriketako Estatu Batuetan[2]. AEBetatik kanpo, 1989an ACT UP-Paris sortu zen[3].

Sorrera

aldatu

ACT UP 1987ko martxoan sortu zen, New Yorkeko komunitate lesbiko, gay, bisexual eta transgeneroarentzako zentroan. Bertan, hainbat hizlarirekin hitzaldi bat antolatu zen eta txanda izan zuenean, Larry Kramerek berea hiesaren aurka borrokatzeko ekintzetan zentratu zuen.

Gay Men 's Health Crisis (GMHC) erakundearen lanari kritika egin zion, politikoki eragingabea zela uste baitzuen. Haren sortzaileetako bat izan zen, baina 1983an administrazio-kontseilutik dimititu zuen. Douglas Crimpenek dioenez, Kramerrek galdera bat egin zien entzuleei: «Ekintza politikoan diharduen erakunde berri bat hasi nahi duzue?». Erantzuna baiezko ozena izan zen. 300 bat lagun bildu ziren, eta bi egun geroago, ACT UP sortu zuten.[4]

Ekintzak

aldatu

Stop the Church

aldatu

1989ko abenduan, 4500 bat manifestarik protesta egin zuten New Yorkeko San Patrizio katedralean, meza ari zelarik, New Yorkeko Artxidiozesi Katolikoak hiesaren inguruko sexu hezkuntzaren, kondoiak banatzearen eta abortuaren aurka zuen jarrera publikoa salatu nahian[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. ACT/UP New York
  2. «The ACT UP Historical Archive: ACT UP Capsule History Menu Page» actupny.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  3. (Frantsesez) Up-Paris, Act. «Un peu d’histoire» Act Up-Paris (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  4. (Ingelesez) Crimp, Douglas. (1990). AIDS Demographics;. Bay Press.
  5. (Ingelesez) ACT UP NY, Stop the Church. .

Kanpo estekak

aldatu