79ko Vesuvioren erupzioa

K. o. 79ko Vesuvioren erupzioa urte hartako urriaren 24/25ean izan zen[1] eta Ponpeia, Herkulano, Oplontis, eta Estabia erromatar hiriak suntsitu zituen.[2] Tradizionalki, abuztuaren 24an gertatu zela esan ohi da, baina gaur egungo hipotesiak urriko data bat eskaintzen du leherketarako.

K. o. 79ko Vesuvioren erupzioa
John Martinen 'Ponpeia eta Herkulanoren suntsipena'
SumendiaVesuvio
DataK. o. 79ko urriaren 24–25
Erupzio-motaPliniarra
KokapenaCampaniar sumendi-arkua, Italia
40°49′N 14°26′E / 40.817°N 14.433°E / 40.817; 14.433
VEI5
OndorioakPonpeia, Herkulano, Oplontis, eta Estabia erromatar hiriak suntsitu zituen

Kontaketa tradizionala aldatu

Kontaketa tradizionalaren arabera, abuztuaren 24ko goizean, Vesuvio sumenditik kezko zutabe bat atera zen.[3] Bertokoek aurreko urtean izandako beste kezko isuri bat besterik ez zela uste zuten. Baina honakoa bi eratan azaldu zen:[4] Oplontisen eta Herkulanon, lokatzaz, errautsez eta labaz osatutako euriak bete zituen kaleak, teilatuak estali eta lehiatil eta zirrikituetatik sartu zen. Biztanleak ikaraturik atera ziren etxeetatik ihesi, baina gutxi izan ziren bizirik ateratzeko gai. Ponpeian, berriz, errautsezko zirimiri egin zuen, ia nabaritzen ez zutena. Gero lapilli erori zitzaizkien, zenbait kiloko apar-harri modukoak. Sufrezko baporeak hiriko etxe eta villako leiho eta ateetatik sartu ziren eta ahoa togaz estaltzea ere ez zen nahikoa. Gorriak ikusi zituzten bertan bizi ziren ponpeiatarrek. Ihes egiten saiatu zirenak apar-harriek jota hil ziren. Etxeetan babestu zirenek ere ez zuten zorte handirik izan: teilatuak eraitsi eta haien gainean erori ziren.

Abuztuaren 26an eguzkia berriro atera eta Vesuviotik kezko zutabe ahul bat baino ez zen ateratzen. 18 kilometroko eremuan paisaia samingarria zen: lorategia zokortsuak, erretako larreak... Errautsak Magreb, Siria eta Egiptoraino ailegatu ziren. 24 ordutan 3.000 lagun inguru hil ziren.[5]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Verdú, Daniel. (2018-10-17). «Pompeya ardió dos meses después» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  2. Wallace-Hadrill, Andrew. (2010-10-15). Pompeii: Portents of Disaster. in: BBC History..
  3. Ceram, C. W.. (1949). Dioses, tumbas y sabios. Editorial Orbis ISBN 84-7530-941-0..
  4. Sigurdsson, Haraldur; Cashdollar, Stanford; Sparks, R. Stephen J.. (1982ko urtarrila). «The Eruption of Vesuvius in A. D. 79: Reconstruction from Historical and Volcanological Evidence» American Journal of Archaeology (American Journal of Archaeology) 86 (1): 39–51.  doi:10.2307/504292..
  5. Margossian, Nichan. (2006). Risques et accidents industriels majeurs. Dunod, 5 or..

Kanpo estekak aldatu